Libro y álbum ilustrado infantil
Filtrar
ItxiMusuak opari! Denentzako modukoak daude: txikitxoak edo erraldoiak, sudurrean edo oinetan, azkura egiten dutenak edo kili-kili egiten dutenak... Zein da zure gustukoena?
Badirudi Nasharen amak irribarrea galdu duela, eta neskatoak gustura egingo luke zerbait haren tristurarekin amaitzeko.
Teo patinetatik ziplo erori da, eta bere plan guztiak pikutara joan dira di-da batean. Orain ezin da futbolean ibili, eta Mila lagunaren jaira ere ezin joan... Umore txarreko errinozeroaren umore txarraz jarri eta halako gauzak berari bakarrik gertatzen zaizkiola pentsatu du.
Gaur, Amona Azenarioaren etxean dago Perrexil. Lorategitik paseatzen ari dela, txakur kaka dela uste duena zapaldu du, baina, a zer sorpresa! Kaka trikuarena da!
Nor da tximino indartsuena? Nor da ipurtargi lotiena? Eta olagarro musukatzaileena? Zabaldu ondo begiak, topatu liburuko ilustrazioen artean eta txundi zaitez amaierako ezusteko atseginarekin.
Horra, horra, gure Olentzero!
Eta horra, Napo, bere asto kutuna. Gabon gau magikoa iritsita, hainbat gertakari biziko dituzte biek. Ipuinen herrialdean hasiko dira, eta Euskal Herrian amaitu.
Bidaia horretan, ipuinetako pertsonaia ezagunak izango dituzte lagun.
Orion haurrari beldurra ematen diote liztorrek, munstroek, txabolek, ekaitzek, txakurrek, armiarmek, eta altuerak, baina beldur handiena ematen diona zerta da... ILUNTASUNA!
Otsokok ez du nahi INORK laguntzerik. Nagusia da, eta gai da dena egiteko BAKARRIK. Baina Artikoko gau hotzean galtzen denean, konturatzen da denok behar dugula lagun bat aldamenean.
Mendi goietan, bi panda gorri, Popo eta Ketu ahizpak, goxo-goxo eta bero-bero daude amaren maitasunean bilduta. Hitzeman dute beren zuhaitzetik gertu egongo direla eta beti zainduko dutela elkar. Baina hazi ahala, esploratzeko grina ere hazi egingo da.
Harrikoskorren, galaxiako azken asteroidean, bizitzea ia amesgaiztoa da. Ia bakarrik; izan ere, Bicori eta lagunei aukera paregabe bat eskaini diete: Astrojokoetan parte hartzea. Noski, lehenengo Lingote jaunaren androide tranpatien taldea garaitu behar dute.
Nola lortu zuen bere argia ipurtargiak? Zergatik ditu zebrak marrak? Zein da arrain hegalariak hegan egitearen arrazoia? Zein momentutan hasi zen txakurra hezurrak lurperatzen? Nola sortu zen oilarraren gandorra? Nola lortu zuen barraskiloak bere etxea?
Louis piraten seme eta iloba ausartak bere etorkizuna eraiki behar du eta, beraz, bere itsasontzian itsasoratzeko eguna iritsi zaio.