Libros infantiles de 3 a 6 años
Filtrar
Itxi«Adarbakarrak? EZ DA halakorik», esaten diotenean ezin du sinetsi. Baina agertzen badira liburuetan eta filmetan! Argi dago, frogak aurkitu beharko ditu benetakoak direla ziurtatzeko.
Berritsusauroak ibilaldi bat egingo du basoan, eta hamaika gauza ditu esateko txangoari buruz. Egia esan, badu beti zer esana gauza guztiei buruz!
Egunsentiko argia basamortuko dunetan hedatu ahala, dromedario txikitxo bat PETRALDUTA esnatu da! Bero da, leher eginda dago, eta ez du inola ere oasiraino joan nahi.
Nazioarteko Espazio Estazioa (ISS), planetak, izarrak, robotak... astronautekin batera arakatu nahi? Igo espazio ontzira, eta ekin aurkikuntzez beteriko bidaiari!
«Herensugeak? EZ DA halakorik», esaten diotenean ezin du sinetsi. Baina agertzen badiraliburuetan eta filmetan! Argi dago, frogak aurkitu beharko ditu benetakoak direla ziurtatzeko.
Aberegaingora arrastoa uzten duen erakusketa horietako bat iritsi da. Museo Handiak sekula topatutako T. Rex eskeleto handiena jarriko du erakusgai. Baina norbaitek hezurrak lapurtu ditu! Has dadila dardarka lapurra. Adi Miaukak eta Susmo Zaunkak arrastoari jarraituko diote.
Saguak erabaki du: aurten, kostaldean igaroko ditu oporrak.
Ba al dakizu triku batentzako oparirik okerrena zein den? Edo nola lortzen duten lehoien ile-apaintzaileek ihes egitea? Esan dezakezu zergatik ez dagoen barraskilo hanburgesarik? Presta zaitez txiste bilduma handia izateko; behin eta berriz kontatuko dituzu.
Ai ene! Eskolako ume guztiek barizela dute! Ondo-ondo sendatzeko, pikor guztiak aurkitu beharra dago. Lagunduko al didazu zenbatzen?
Honezkero badakizu zenbatzen, ezta?
BEJONDEIZULA! Liburu honetan, GAUZA asko dituzu zenbatzeko: baleak, ostadarra, euliak, tronpetak…
Baina bada baldintza BAT: ASKO jota BAT arte zenbatu beharko duzu. Ez pentsa gutxi denik! Eta ez baduzu hala uste, begira, begira…
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaitzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Frantziako haur abesti batetik abiatuta, liburu honek haraneko animalia guztiak elefantearen aztarnen atzetik dabiltzan bitartean izutzen dituzten hiru krokodilo basati aurkezten ditu.