Libros infantiles de 3 a 6 años
Filtrar
ItxiBarnabek irratian entzun du planeta gaixo dagoela. Planeta sendatzeko erabaki irmoa du, baina bere lagun Kasildaren eta Klararen laguntza behar du horretarako. Hala, haiekin batera sendagileen talde bikaina osatuko du mundua bere gaixotasun beldurgarritik salbatu ahal izateko.
Barnabek gordelekutik ateratzea eta munduaren amaierara arte bidaiatzea erabaki du. Bidean, Kasilda dortoka eta Klara satorra topatu ditu. Alboan izango ditu bere abentura handian.
Txikia izatea ez da beti erraza. Baina Saguk ekin dio bere ORROA aurkitzeko bidaiari. Horrela deskubrituko du izakirik txikienak ere izan dezakeela LEHOI baten bihotza.
Nori ez zaio gustatzen leihoetatik begiratzea? Liburu honetan, pila bat leiho daude, zein baino zein harrigarriagoak… Baina kontuz, itxurak engainagarriak izan daitezke eta!
Txizalarri naizenean, nola eutsi datorrenari? Baina amak ez dit ulertzen. Zergatik ote da? Lagunek ezin dute ulertu gol erraz bat huts egitea. Baina zergatik? Aitonak ezin du ulertu logelan ni bakarrik gustura egotea. Zergatik ote?
Berritsusauroak ibilaldi bat egingo du basoan, eta hamaika gauza ditu esateko txangoari buruz. Egia esan, badu beti zer esana gauza guztiei buruz!
Besarkadasauro txikiak dilema bat du: Nola lortuko du lagunek eztabaidan eta borrokan ez ibiltzea? Edozer gauza egiteko prest dago, eta amak beti esaten dio besarkadak direla onena. Lortuko ote du dena lasaitzea?
Luka dut izena eta nire laguna Utx da. Asko gustatzen zait aitona-amonekin egun batzuk pasatzera joatea, etxean debekatuta ditudan gauza guztiak egiten uzten didatelako. Eta zerrenda oooooso luzea da. Horretarako dira aitona-amonak, munduko tontokeria guztiak egiten uzteko!
Supersaurioak lehen bizikleta estreinatuko du, txirrindularitzako lasterketan parte hartzeko justu garaiz. Hala ere, behin eta berriz bizikleta gainean jarri arren, beti lurrean amaitzen du. Etsi egingo ote du ala lortuko du txirrindularitzako lasterketara joatea eta helmuga gurutzatzea?
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaitzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Egunsentiko argia basamortuko dunetan hedatu ahala, dromedario txikitxo bat PETRALDUTA esnatu da! Bero da, leher eginda dago, eta ez du inola ere oasiraino joan nahi.