Libros infantiles de 3 a 6 años
Filtrar
ItxiZer egingo zenuke zuk gau batez hiru erraldoi zure logelako leihora hurbildu eta munduari behatzera gonbidatuko bazintuzte? Horixe da hain zuzen Ederreri gertatuko zaiona istorio honetan.
NON DAGO NIRE ELEFANTEA?
Alainen elefantea ez da inon ageri!
Zorionez, Eli betidanik izan da elefante bilatzaile aparta, eta argi du non bilatu behar duten.
Betiko ipuinak haur txikien eskura. Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Nazioarteko Espazio Estazioa (ISS), planetak, izarrak, robotak... astronautekin batera arakatu nahi? Igo espazio ontzira, eta ekin aurkikuntzez beteriko bidaiari!
Eguna joan eta eguna etorri, Basilik ikaskideren bati eraso egiten dio jolastokian. Inor ez da ausartzen aurre egiten. Halako batean, ordea, ikasle berri bat iritsi da, eta Basilik burla egin dionean, begietara zuzen-zuzen begira, erantzun egin dio: ETA ZER?
Etxe handi batean, hartz handia bizi da, bakarrik. Etxe txiki batean, arratoitxo txikia bizi da, bakarrik. Oso gertu bizi diren arren, inoiz ez dute topo egin. «A zer bakardadea», kexatzen dira biak. Egun batean bizitzan aldaketa txiki bat egitea erabaki arte.
Itsasoko zomorroekin hobe da heziera onekoa izatea, ustekabean HOZKADA egin diezazukete eta!
Gustatzen al zaizkizu dinosauroak? Zure lagunak direla uste duzu? Agian iritzia aldatuko duzu liburu hau amaitzean!
Ba al zenekien animalia batzuek gustu nahiko bereziak dituztela? Ausartuko al zinateke zizare piruleta bat probatzen? Edo bare pastel bat? Edo sagu isatsak eskabetxean? Ahosabai zorrotzenentzako gozamena!
Gaua iristen denean eta izarrak dir-dir jartzen direnean, azerikumeak gordelekutik ateratzen dira. «Ezetz ni harrapatu!». Rita txikiak erronka jo die gainerako animaliei hirian lasterketa dibertigarria egiteko. Lortuko ote dute harrapatzea?
Xarpa katua ez da ezeren beldur. Ziur ezetz? Xarpak ez die beldurrik ez gaueko zaratei, ez itzal izugarriei.
Burgik apaintzeko zuhaitz perfektua bilatu nahi du. Besarkadak eta gabonetako magia lortzen lagunduko diozu?