Libro y álbum ilustrado infantil
Filtrar
ItxiEgun bikaina da bustialdia hartzeko! Eguzkia diz-diz dago zeru goian eta Marc, haren arreba eta aita lehenengoak iritsi dira igerilekura. Baina gozatzeko prest daudenean, txikiak esaldi beldurgarria bota du: «Kaka egin nahi dut!». A zer dilema... Lortuko ote du bainurako garaiz iristea?
Bat-batean kanporatuta geratu nahi ez badute, Pedrusco-ko neska-mutilek bi taldekide gehiago lortu beharko dituzte.
Bi katagorri kaskagogor dira Zirilo eta Brux, eta lehian ari dira, sari berezi-berezi bat nork lortuko: sasoiko azken pinaburua. Edozertarako prest daude!
Katalinek gogoko du gauzak zenbatzea: eskuko hatzak, parkean ikusten dituen animaliak, supermerkatuko gaileta kaxak…
Eta edonon ikusten ditu formak: zirkuluak, karratuak, triangeluak…
Gainera, izugarri gustatzen zaio pinturak nahasi eta koloreekin jolastea.
Orrialde garbigarriak eta ertz biribilduak dituzten txikienentzako liburu bereziak dira. Hitzekin eta haur baten begiekin Katalinek “bere mundua” erakutsiko digu: bere etxeko bizimodua, zaintzailearekin duen harremana, nebatxo jaioberriaren etorrera… eta toki guztietan lagunak egingo ditu.

Kezkasauro koitaduak denbora asko darama piknik zoragarri baterako planak egiten, urrunean hodei beltz handi bat datorren arren. Plan guztiak bertan behera utziko ditu edo, beti bezala, kezkatuegi dago?
Kevin koalak dena beti berdin egotea nahi du, GUZTIZ berdin. Baina egun batean ustekabea izan eta Kevinek ikusiko du bizitza DESBERDINA eta ZORAGARRIA izan daitekeela.
Liburu honetan, bost kontinenteetako hamabost ipuin aurkituko dituzu. Ez dira ipuin arruntak. Ez. Antzinako ipuinak dira guztiak, eta gaur arte iraun dute. Ipuinok mundua hobeto ulertzen eta ezagutzen lagunduko dizute.
New York, 1917. Txakurren talde batek katuen beste bati aurka egin dio: Ed bazter-nahasleak, txakur belarriluze batek, Kattuccinitarren klanari haien kroketak pozoitu izana leporatu dio. Xeherlock, bien artean bakea jarri nahian, kasua ikertzen ari da.