Libros juveniles en euskera
Filtrar
CerrarShaka mutikoak eta haren lagunek igerilari handiak izan nahi dute Tokioko Joko Olinpikoetan irabazteko, 1964an. Horregatik jo eta ke entrenatzen dute Ibai Gorriko uretan.
Horaciok hamahiru urte ditu eta une zaila igarotzen ari da. Gurasoak bereizi egin dira eta institutuan iseka egiten diote ikaskideek. Uda gogorra du aurrean, aitak udalekuetara bidali nahi duelako. Berak, ordea, ez du aurreko urteko esperientzia errepikatu nahi.
Oriol dut izena, baina etxean «mukitsu», «buruhandi», «aizak! », «arrautza oskol» eta «zure seme hori» esaten didate. Hori gutxi balitz, sekula ez dut zentimorik izaten. Arlote bat naiz, ez dakit ulertzen nauzuen, baina ez naiz gehiago izango.
XX. mendearen hasieran lanerako saldu zuten Miren neskatoa. Gezurra badirudi ere, horrelako gauzak egiten ziren gure herrian bertan.
Euskal Herria. 80ko hamarkada. Jon kartzelan dagoen ETAko kide baten semea da, eta Oliva Intxaurrondoko kuartelera bidali duten guardia zibil baten alaba.
Peñaflorida institutuko bedela hiltzen denean, inork espero ez zuen misterio bat agertzen da ezustean. Bedelaren iraganean enigma ikaragarria ezkutatzen zen, II. Mundu Gerran murgilduriko Europa erdiko armada eta polizia atzetik segika ibili zitzaizkionetik.
Kaliforniara joan da Anuxka, Risky eta Ainhoa bere lagunekin batera.
RAF ezizena duen 18 urteko neska da historia honetako protagonista eta Leroux Ikastetxean bere azken urtea egin behar du. Mutil talde bat bere aurka dago baina RAF ez da kikiltzen den horietakoa.
Hannah gozotegiaz kezkatuta dago: ez dirudi negozioa martxan jartzen denik! Gainera, neskaren ama beti lanean dago eta orain ez dira askotan elkarrekin egoten.
XXI. mendeko lehen urteak latzak izan ziren Iraken. Bagdad hiriburua, Mila gau eta bat gehiago liburuko ipuinen kokalekua, inbaditua izan zen eta leherketa eta tiro hotsak nagusitu ziren. Akabo Bakearen Hiria edo Hiri esmeralda.
Egoera arriskutsu batetik ihes egiteko, Jamal eta Amir mutikoen gurasoek bizirik irauteko jolasa irakatsi diete. Baina nahikoa izango ote da hori, Mediterraneoaren beste aldetik Espainiaraino bidaiatzeko? Gainera, euren etxe berriko helbidea ez daukate osorik...
Selene Europako mendebaldeko ospitale psikiatriko batean esnatu da, ez duelarik ezta bere izena ere gogoratzen. Bakarrik banpiro bat dela pentsarazten dioten aztarna batzuk ditu.