Libros infantiles de 8 a 10 años
Filtrar
ItxiBatzuetan inurriak nabaritzen zituen Ametsek sabelean. Ez zitzaion askotan gertatzen, ez; egun berezietan batez ere. Halako egun batean, Ekuadorretik etorritako lagunak etxera heldu eta inurriak Ametsen sabelean lanean hasiko dira berriro. Nola zen aitak esaten duen hitz arraro hori? Anfitri ...
Zergatik dago eskolako ate beltza beti itxita? Bai, bai, idazkaritza aurrean dagoena. Behin Jonek irekita ikusi zuen eta, haren atzean, eskailera batzuk aurkitu zituen.
Besomotz, jaiotzez beso bat bestea baino laburragoa duen tximinotxo ausarta, bere eginahal guztiekin borrokatuko da tximino musuzurien lege krudel baten kontra. Lege horrek dioenez, haietako bat eroriz gero, besteek aurrera jarraitu behar dute hari lagundu gabe.
Negu hotz-hotzean, mendi baten goialdean elurrezko panpinak sortu dira.
Hasieran hiru bola baino ez dira, baina laster euren begiak, ahoak eta besoak egin dituzte, harrien eta adarren bidez.
Liburu honetan, bost kontinenteetako hamabost ipuin aurkituko dituzu. Ez dira ipuin arruntak. Ez. Antzinako ipuinak dira guztiak, eta gaur arte iraun dute. Ipuinok mundua hobeto ulertzen eta ezagutzen lagunduko dizute.
Vlad pozik dago aldameneko herrira egiten dituen sartu-irtenekin eta Minxierekin, gizakien ikastetxeko ikaskidearekin, duen adiskidetasunarekin. Hala ere, bere gurasoek Transilvaniara bidali nahi dute, banpiroen ikasketetan ez baitu aurrera egiten.
Marixa bere poltsa hartuta hara eta hona dabil. Gaur lapurreta bat gertatu da hirian, eta polizia batek Marixa lapurra dela pentsatu du. Baina zer da Marixak poltsan daramana?
Munduko herri guztien artean, martetarrek Villavernes bisitatzea erabaki dute. Pantxo, Teban eta Josezer bisita horren garrantziaz jabetzen diren bakarrak direla dirudi. Lagunak ziur daude, haiek pozik ez geratuz gero, planeta inbadituko dutela.
Antza, Vladi dena gaizki ateratzen zaio: gizakien ikastetxean banpiroa dela jakin dute, eta bere ama tematuta dago beste ahalmen bat landu dezan: superindarra. Baina ez du lortzen eta, zigortuta, amak Dorre Beltzera bidaliko du.
Lupus Letagin, Vladen lehengusua, Transilvaniatik heldu da, Vladen banpiro-trebetasunak hobetzen laguntzeko. Vladek ez du Lupusek jakiterik nahi Minxie bere laguna dela; eta, ezkutuan, gizakien ikastetxera joaten dela jakiterik ere ez du nahi. Bizimodu bikoitzari eutsi ahal izango ote dio?
Vladen gurasoak banpiroak dira eta harro daude banpiro izateaz; baina ez daude batere pozik beren semeak ikasketetan dituen emaitza urriekin. Beraz, ultimatuma eman diote: edo lo egiteko ordua baino lehen banpiro bihurtzen ikasten du edo Dorre Beltzera bidaliko dute, zigortuta.
Denok dugu gurariren bat. Zuriñek beltza izan nahi du, bere auzunera etorri berri den neskatila hori bezain beltza. Agian bere ikasgelara etorriko da.