Gorria da Trianoko lurra; gorria da inguru haietan behinola ugari zegoen mineralaren aztarna. Baina, gauak eguna menpe hartzen duenean, beste gorri mota bat nagusitzen da Zugaztietan: dirua inolako gupidarik gabe egin nahi dutenen ikuskizun larria.
Mirarik, hamar urteko neskatila jatorrak, makina bat iseka eta mesprezu pairatu behar izan du txikia delako. Ikaskideek nahigabearen eta tristuraren pozoina sartu diote bihotzean.
Batxilergoko 1. mailan Euskara eta Literatura arloa lantzeko lan koadernoa (A eredua).
Los gatos son pura contradicción: un instante son los reyes de la casa y al siguiente se tumban en tu regazo como si nada. Este libro de humor gráfico recoge con ingenio esas escenas cotidianas que todo amante felino reconocerá.
Tigre galdu egin da basoan! Elaia esploratzaile txikiaren laguntzarekin, habitat ugari pasatuko dituzte globoan, haren etxea, jungla, eta ama topatzeko. Egin zuk ere munduan zeharreko bidaia hau haiekin batera!
Gabonetako iratxoen herrian, etengabe elurra ari du. Kolore biziak dituzten etxeetan, epelean, iratxo lanpetuak atsedenik gabe lanean ari dira. Altxatu azal-hegalak eta ikusi nola prestatzen duten Gabon gaua!
Haritz handi-handi baten adar hostotsuetan, gurasoekin batera, Aiza izeneko hosto neskatila bat bizi da. Negua datorrenean, basoko bizimodua aldatu eta babes bila abiatzeko unea iritsiko da. Baina Aiza oso zoriontsu da zuhaitzean, eta gurasoek ere alde egindakoan Aizak ez du joan nahi.
Quadern de l'alumnat de cal·ligrafia en lletra lligada per al Cicle Inicial de Primària.
Jolasten hasi orduko lehian hasten dira Ali eta Eli untxiak. Beti. Oraingoan, bizilagun ahateekin. Lur gainean untxiak dira nagusi, baina zer gertatuko da urmaelean?
GRRR! Otso basatiari ez zaizkio Eguberriak gustatzen. Zergatik ote? Bada, inoiz ere oparirik ekartzen ez diotelako! Baina aurten hori guztiz aldatuko dela erabaki du, Ipar Polora joatea erabaki du, Bizarzuriren etxera, berea dena eskatzera.