Material del alumno para afianzar y reforzar el conocimiento de las letras y sus sonidos.
Material del alumno para afianzar y reforzar el conocimiento de las letras y sus sonidos.
Jakomintxo zintzoa da, atsegina, adimentsua... Gehiegi maite dugu? Ezta pentsatu ere! Jakomintxo maitagarria da.
Amona hil egin da eta haur batek ezezaguna den egoera berri honi aurre egin beharko dio. “Non dago amona?”. Erantzun baten bila zalantza berriak agertuko zaizkio bidean; ‘’Amona hiltzeak zer esan nahi du? Non aurki dezaket orain? Eta hemendik aurrera, nola izango da?
Sope eta Lana deitzen dira nire gurasoak. Lur deitzen naiz ni, eta Bizkor gure txakurra. Bidaiari porrokatuak gara. Behin, beste planeta batera joateko aukeratuak izan ginen, eta abentura handiak bizi izan genituen hango bazterrak esploratuz.
Haurrek barre asko egiten dute, eta soinu batzuekin askoz gehiago. Sakatu botoiak eta erreproduzitu barregura gehien ematen dizkietenak!
Haurtxoek barre asko egiten dute kuku jolasean. Nola jolasten den ikasi nahi duzu? Tira egin orrialdeetatik eta bilatu haurra non dagoen.
Igo zaitez hegazkinera, eta gozatu aireratzen, zerutik mundua ikusten eta lur hartzen. Fiuuu, fiuuu!
Igo zaitez traktorera! Gidatu bide lokaztuetan barrena, erein baratzean haziak, eta zoaz baserriko txoko guztietara. Tuku-tuku, ttur-ttur!
Liburu hau EZ da dinosauro bati buruzkoa! Tira... agian bada! Izan ere, dinosauro hau ez da nolanahikoa, hamaika izaki harrigarri bihurtzeko gaitasuna baitu: esploratzaile, itsaslapur, mendigoizale, bai eta urpekari ere. Dinosauro itzeletan, itzelena da!