A zer-nolako festa, gaur gauean, munstroen lurraldean.
Horra hor, denak basoko zoko-mokoetan, platerik gustukoenak prestatzeko ahaleginean.
Jaso azal-hegalak eta deskubritu haien errezeta arraroak!
Ia bi metro luzeko akordeoi-liburu miresgarria!
GRRR! Otso basatia umore txarreko dago. Marmarka eta protestaka ari da! Nola sentituko litzateke hobeto?
Txotxongilo-liburua da hau, sustoak ematen jolasteko eta ondo pasatzeko!
Gutxi falta da Gabonetarako. Azeri Txiki etxea apaintzen ari da, gurasoekin batera. Girlanda bat hemen, izar bat han! Elur malutak leihoan, doinu goxo bat buruan.
Soinuz lagundutako istorio txiki bat, Gabonak ospatzeko. Soinudun 10 botoi ditu.
Mendietara bidean, abentura berri bati ekin dio saguak. Joan nahi al duzu zuk ere saguarekin, eta mendian bizi diren animalien babesleku eta etxeak bisitatu?
Un cristall totpoderós ha estat robat, i el misteriós lladre en busca quatre més. Si aquest malfactor s’apodera dels cinc cristalls, serà imparable.
Seran capaços el nostre valent detectiu Sherllop i el seu lleial ajudant Becson d’avançar-se a aquest criminal?
Amildegi malkartsuaren gailurrari arretaz begiratzen badiozu, izaki bat ikusiko duzu, hego urdin ilunekin. Arlo du izena. Album hunkigarri honek lagun on batek bizitza zenbat aberasten digun gogorarazten digu.
Orko gazte bat Auroraren ikastetxera etorri da eta, antza, neska da hura «mutiko» bitxia dela konturatu den bakarra. Arratoiak jaten ditu, autoetan kaka egiten du, beti elfoak txikitzeaz hitz egiten du...
Bi munduren arteko talka da! Zein ote da basatiena?
Tripontzi nekatuta dago kalean bizitzeaz, bertan euria egiten duelako eta eskas jaten delako. Horregatik etxe bat aurkitzea erabaki du.
Xele eta Xuri abenturazale amorratuak dira, bidaiari bizkorrak eta ausartak.
Xuri beti hegan, batetik bestera, Xeleren laguntzari esker.
Baina Xelek ere hegan egin nahiko luke, Xurik bezala eta Xurirekin batera.
Lortuko ote du?
Letra larriz idatzitako testu labur eta adierazkorrak, eta marrazki gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran, ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da xehetasun gehiagorekin. Betiko ipuin klasikoak, etxeko txikienek ere gozatu eta uler ditzaten!