Libros infantiles en euskera
Filtrar
CerrarHartz Txikik eta Hartz Handik herria bizirik mantendu nahi dute. Eta zuek? Goazen herriko janari denda, parkea edota jostailu denda alaitzera!
Etxeko txikienen hizkuntzaren garapena eta konfiantza sustatzeko liburu aparta, bai eta kalitatezko denboraz gozatzeko ere!
Leoren lorategia eder-ederra dago, baina Hiporenak txukundu beharra du.
Hartzatxok, Sagutxok eta Txakurtxok oso gogoko dituzte ibilgailuak. Ezagutu haiekin batera zer zirraragarriak diren!
Jolas egiteko ordua! Lagundu Hartzatxori, Sagutxori eta Krokodilotxori eguneroko jolasetan eta ikusi zer izen duten haien jostailuek.
Hartzatxori natura asko gustatzen zaio. Ezagutu berekin batera inguruan ditugun animalien eta gauzen izenak!
Hartzatxo, Txerritxo eta tximinoak gose dira! Ikusi haiekin batera zuk ere jaten dituzun elikagaien izenak.
Aitak mundialak dira! Laguntzen digute, lasaitzen gaituzte. Noizbait haserretzen dira, baina ai, aitak!, haienak bai besarkada goxoak!
Amak mundialak dira! Jolas-lagunak dira,eta lanpetuta egon arren, beti laztantzeko prest daude. Noizbait haserretzen dira, baina ai, amak!, haienak bai musu goxoak!
Aberegaingora arrastoa uzten duen erakusketa horietako bat iritsi da. Museo Handiak sekula topatutako T. Rex eskeleto handiena jarriko du erakusgai. Baina norbaitek hezurrak lapurtu ditu! Has dadila dardarka lapurra. Adi Miaukak eta Susmo Zaunkak arrastoari jarraituko diote.
Maindi Maitagarrik probak gainditzen jarraitu behar du benetako maitagarri bihurtu nahi badu, baina gauzak zaildu egingo zaizkio ohartzen
denean eskola inguruan dabiltzan izaki magiko bakarrak ez direla eurak. Eta arriskua uste baino gertuago dute...
Safira Sparks munstro ehizan tradizio luzea duen familiako kidea da, nahiz eta inoiz ez duten batere ehizatu... Hori dela eta, lehenengoa izan nahi du, Munstro Izugarrien Ehizarako Taldean sartzeko. Safiraren lagun Jasper koldarrak lagunduko dio munstroak topatzen eta haiei aurre egiten.
Saguak erabaki du: aurten, kostaldean igaroko ditu oporrak.