Libros infantiles en euskera
Filtrar
CerrarBat-batean kanporatuta geratu nahi ez badute, Pedrusco-ko neska-mutilek bi taldekide gehiago lortu beharko dituzte.
Bi katagorri kaskagogor dira Zirilo eta Brux, eta lehian ari dira, sari berezi-berezi bat nork lortuko: sasoiko azken pinaburua. Edozertarako prest daude!
Katalinek gogoko du gauzak zenbatzea: eskuko hatzak, parkean ikusten dituen animaliak, supermerkatuko gaileta kaxak…
Eta edonon ikusten ditu formak: zirkuluak, karratuak, triangeluak…
Gainera, izugarri gustatzen zaio pinturak nahasi eta koloreekin jolastea.
Kezkasauro koitaduak denbora asko darama piknik zoragarri baterako planak egiten, urrunean hodei beltz handi bat datorren arren. Plan guztiak bertan behera utziko ditu edo, beti bezala, kezkatuegi dago?
Klaudia neska futbolzalea da, baina neskei futbolean jokatzen uzten ez dieten garaian bizi da.
Kevin koalak dena beti berdin egotea nahi du, GUZTIZ berdin. Baina egun batean ustekabea izan eta Kevinek ikusiko du bizitza DESBERDINA eta ZORAGARRIA izan daitekeela.
Zarafa, Etiopiatik Parisera eraman zuten lehen jirafaren izena da. Kuru mutiko etiopiarrak kontatuko digu animalia lepoluzearen historia harrigarria: harrapaketa, karabana, erasoak…
New York, 1917. Txakurren talde batek katuen beste bati aurka egin dio: Ed bazter-nahasleak, txakur belarriluze batek, Kattuccinitarren klanari haien kroketak pozoitu izana leporatu dio. Xeherlock, bien artean bakea jarri nahian, kasua ikertzen ari da.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaitzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Liburu honetako untxiak komunera joan beharra du, baina guztiak okupatuta daude! Batean sorgin bat dago, beste batean otso bat, haragokoan adarbakar bat... Lortuko ote du komun bat libre topatu arte komunera joateko gogoari eustea?