Libros infantiles en euskera
Filtrar
CerrarBadakizu zer usain daukan haur jaio berri batek? Lasai, Xabierrek esango dizu, Xabierrek arreba txiki bat izan duelako oraintxe: Maddalen.
– Bazkaltzera, hartz txiki!
– Purea! Zer goxoa!
– Garbitu dituzu eskuak?
Liburu honetako protagonistek ohitura onak ikasiko dituzte otorduetarako.
Maitasuna pozez esnatzea da. Maitasuna galdu genuen hura topatzea da. Maitasuna musu eman berritan atseden hartzea da.
Bi aita dituzu? Bi ama? Aita eta ama? Bietako bakarra? Familia edonork osatuta ere, maitasunak eraikitzen du.
Goiz batean, Perrexilek leihoa ireki eta dena hori koloreko elur arraro batez estalita dagoela ikusi du. Amona Azenariok azaldu dio hori loreen maitasun hautsa dela, alegia, polena. Perrexilek, beraz, amonaren eskutik, erleek eta haizeak polinizazioan zer eginkizun duten ezagutu du.
Benetan zalantzan jar daiteke ama baten maitasuna? Ipuin honetako protagonistak egiaztatuko du hargatik sentitzen duen maitasuna lehoia bezain indartsua izan daitekeela, tximeleten dantza bezain paregabea edo arrainen ozeanoa bezain sakona.
Ongi etorri Antartikara. Hemen, pinguinoak ikertuko ditugu, zehatz eta zorrotz, esploratzaile ausarten talde baten eskutik.
Pinguinoak hemen, pinguinoak han...Pinguinoak nonahi!
Marak gauero hitz egiten zuen izarrekin, baita ilargiarekin ere. Gau batean, ilargiaren zilarrezko malko potoloa erori zen Mararen buru gainera eta bihotzean eman zion min. Arazo larria zuten izartegian. Haiei laguntzeko Star misioa antolatu zuen Marak.
Martetarrek gogoan zeukaten 1969an Zarautza egindako espedizioa. Laster, berrogeita hamar urte beteko ziren bidaia hura gertatu zenetik. Bidaia berri bat egin nahi zuten, zarauztarrekin batera berrogeita hamargarren urteurrena ospatzeko.
Nor ari da papagaitxoarekin hizketan?
Eta nork zaintzen du moxal txikia?
Tira egin azal-hegaletatik eta aurkitu maskota maitagarriak.
Bizar luzeak, isatsa eta lau hanka ditu. Iletsua da eta urruma egiten du. Atzapar zorrotzak ditu. Ezetz asmatu zer maskota den!
Beldurrak hilik dagoenean, Mateo desagertu egiten da: brixt! Baina superbotere hau beldurgarri samarra da….