Libros infantiles en euskera
Filtrar
CerrarZero foka izotzezko lurraldean bizi da bere lagunekin. Baina beti estu eta larri dabil, izan ere besteekiko ezberdina egiten duen zerbait du... Bere lagunak baino askoz astunagoa sentitzen da, motelagoa, eta baldarragoa. Tamalez, batzuetan baztertua ere.
Martetarrak 1969an etorri ziren lehenengo aldiz Zarautzera. Orain, 2019an, 50. urteurrena ospatu nahi dute, 10.000 martetar txiki 500 espazio-ontzitan ekarriz eta Zarauzko etxeetan ostatu hartuz. Horrez gain, beste lau ama-ontzi erraldoi ekarriko dituzte, Zarautz munduko hiriburu bihurtuz.
Argik zooan paseoa egin du amarekin, animaliei begira: guztiek dute zerbait berezi eta zoragarri egiten dituena. Baina txakurtxoak ez du beregan ikusten gainerakoengan ikusten duen ezaugarririk. Amaren laguntzarekin ulertuko du berak ere badituela paregabe eta berezi egiten duten ezaugarriak.
Ezagutzen dugun unibertsoko gauzarik berezienetakoa da giza burmuina, baina oraindik ere asko geratzen zaigu hari buruz ezagutzeko.
Nondik datoz pentsamenduak? Zergatik amets egiten dugu? Azken hamar edo hamabi mila urteetan zergatik bihurtu dira gure burmuinak % 10 txikiagoak?