Libros infantiles en euskera
Filtrar
CerrarMartina azkenean iritsi da Aliritzira. Bioletari ez zaizkio planak falta: lagunari etxaldea erakutsi nahi dio, txabolara eraman nahi du eta, batez-batez ere, elkarrekin abenturak bizitzeko irrikaz dago.
Pott familiak lasterketetarako auto zahar herdoildu bat erosi du. Benetako erakarpena du auto horrekiko. Tailerrean asteak buru-belarri lanean eman ostean, Pott familiako aitak lortuko du Chitty Chitty Bang Bang funtzionamenduan jartzea.
Jai handia ari dira egiten Afrikako oihanean. Errege lehoia erritmoa jartzen ari da, zebra txikia danborra jotzen ari da eta tximinoa zoriontsua da tam-tamaren soinuarekin. Egingo al duzu bat animaliekin?
Erritmoa galdu gabe, gozatu musikadun liburu honekin.
Urtebeteko epean, Lurrean inoiz bizi izandako izakirik txundigarrienak ezagutuko dituzu: Tiranosauro beldurgarria, Titanosauro jator-jatorra eta beste mordo bat.
Doroteo eta Eliseo esploratzaileak dira eta edozertarako prest daude, tximeleta espezie berria ezagutzeko. Jantzi botak eta batu beren bidaia basati eta zorora, koralezko arrezife, desertu edo oihan tropikaletatik!
DOROTEO ETA ELISEO urrun-urruneko iraganera joan dira denboraren makinari esker. Izarren jaiotza ikusiko dute eta dinosauroak, mamutak, sable horzdun tigreak eta gisa guztietako historiaurreko izakiak ezagutuko dituzte.
Zer egingo zenuke zuk gau batez hiru erraldoi zure logelako leihora hurbildu eta munduari behatzera gonbidatuko bazintuzte? Horixe da hain zuzen Ederreri gertatuko zaiona istorio honetan.
Zarza hartza eta haren lagun Cacahuete dortoka protagonista dituen komiki dibertigarria. Urratsez urrats, guk geuk komikiak sortzen, gidoia egiten eta marrazten ikasteko trikimailu guztiak erakutsiko dizkigute.
Mozar jauna musikaria da, etxekogizona, sagitarioa eta ehun kilo pisatzen du. Goiz batean, kanta berri batean lan egin eta haur txikia zaintzen duen bitartean, semea ez dela eskolara joan konturatzen da. Indiar tribu batek bahitu nahi duela dio Wolfranek. Bat-batean, txirrinak jo du…!
NON DAGO NIRE ELEFANTEA?
Alainen elefantea ez da inon ageri!
Zorionez, Eli betidanik izan da elefante bilatzaile aparta, eta argi du non bilatu behar duten.
Alainek elurretako leopardoarekin egiten du amets. Badu egunen batean huraxe aurrez aurre ikusteko esperantza. Oso berezia den laguna ere badu, horretan lagunduko diona.
Suitza, 1976. Izua haranean! Elurretako munstro madarikatua Appenzell herri txikiaren inguruan dabil. Xeherlock, Magali sagutxo lagunarekin batera, izaki misteriotsuaren bila abiatu da…