Libros infantiles en euskera
Filtrar
CerrarEz joan, amatxo!
Beste besarkada bat nahi dut.
Zurekin joan nahi dut, aitatxo.
Aitarengandik eta amarengandik banantzen ere ikasi egiten da.
Liburu honetako protagonistek gurasoei agur esaten ohitu behar dute eskolara joaten direnean.
Usaimen eta entzumen oso finak ditu Gixelak. Gauzak ukitzea asko gustatzen zaio. Haren liburuak puntutxoz beterik daude. Batzuetan triste egoten da. Ba al dakizu zergatik?
Ezagutu basoaren eta oihanaren hiztegia eta mugitu orrietako fitxak, animaliei etxera iristen laguntzeko.
Lagundu oihaneko animalia txikiei etxerako bidea topatzen, orri bakoitzean fitxak irristatuz.
A… AAA… Atxis!
Lore Musutxok doministiku egiten duenean, denak ateratzen dira ihesean.
Zergatik?, jakin nahiko duzue ziurrenik.
Bada, doministiku egiten duen bakoitzean, Loreri GRIZZLY bat ateratzen zaiolako sudurretik.
Aurtengo udan dena lehor dago: zerua beti urdin ageri da, belardiak hori daude, eta igerilekuak hutsik!
Alarma giroan, Junek euria egiteko teknika guztiak probatu ditu: gaizki kantatu du, marigorringoak eta tximeletak bilatu ditu, euritako bat ere margotu du…
Haritz handi baten ondotik igarotzen da gure erreka. Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzu hamaika sekretu daudela erreka polit honetan.
Zelai handi baten erdian dago gure zuhaitza. Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzu hamaika sekretu daudela zuhaitz honetan.
Betiko ipuinak haur txikien eskura. Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Aixa lehen aldiz doa lagun baten etxera lo egitera.
Ama kezkatuta geratu da. Sentituko ote du Aixak bere falta? Bainatuko ote da? Ez zaio batere gustatzen eta!
Ondo afalduko ote du? Izango ote du lotarako bere pelutxe kutunena? Eta bitartean, Aixa…
Zoratu beharrean dabil Danel azkenaldian inondik ere ageri ez den kolore baten bila. Katuak ikusteko gai ez diren kolore baten atzetik. Kolorea ahoskatze hutsarekin, tripak orroka jartzen dizkizun kolore zaporetsua.