Literatura
Filtrar
CerrarMateo gazteari den-dena aldatu zaio, kalean jotzen duen Malik tronpetari estatubatuarra lehen aldiz ikusi duenean. Musikaria jazz jotzaile ospetsua izan zen, eta haren iragana Mateok berarekin eta haren txakur Trumpetekin izango dituen bizipenekin tartekatuko da.
Ttantto pilota bat da, eskuz jokatzeko pilota. Gozoetan bizi da eta bertako pilotalekuan igarotzen ditu ordu gehienak. Pilota partidu asko daramatza bizkarrean, eta zahartzen ere ari da gizarajoa.
Manuelak zortzi txerrikume dauzka eta egunero arazo handi bati aurre egin behar dio: nola ase bere kumeen gosea eta berea ere bai, noski. Jabeek ez diote janik ematen eta goizero janari bila abiatu behar du herrian barrena, gaiztakeria eta pikardia harrigarriak eginez.
Karlotari txikia izatea gogaikarria iruditzen zaio eta arazo handiak ekartzen dizkio; baina plan bikaina du! Bere helburua: ikasturtea errepikatzea tamaina bertsuko ikaskideekin egoteko. Ahaleginak eta bi eginda ere, ikasle ona baita, ez ditu azterketak suspenditzen.
Bero egiten du, baina Kimuk nahiago du tximeleten atzetik korrika eta haiekin jolasean ibili lagunekin uretara sartu baino. Iseka egiten diote lagunek, baina berdin dio; Kimuk ez du haien beharrik, aski baitu tximeletekin.
Bishrrek eta Mussyk hamalau urte dituzte, eta lubaki bateko zuloan bizi dira. Goizero, janaria aurkitzeko asmoz, hildakoz betetako euren hiri hustuan zehar ibili behar dute, hondakin artean. Hiriaz bestalde zain dute Jawhar, lehen maisua zena eta orain mugimendu armatu baten burua dena.
Zirku Mundiala erre egin da eta Kiki, bertako txinpantzea, ihesi joan da kaleetan zehar, klinika bateko ateak ikusten dituen arte. Barrura sartu eta han hasten da Kikiren esperientzia berria. Eneko, operatuta dagoen mutiko baten gelan ezkutatzen da.
Urko ez da etxe normal batean bizi; belaontzi batean bizi da gurasoekin. Pozez hartu zuen aldaketa, oporretan bezala biziko zelakoan beti. Baina eskolako mutil berriak, Aitzol harroputzak, zerbait jakin zuenean, iseka eta irain gerra gordina hasi zuen haren aurka. Denetik egin zion izorratzeko!
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Xiberrentzat astelehenak asteko egunik kutunenak dira, gozoenak. Izan ere, egun horretan jantokian txokolatezko pastela hartzen baitute. Josunek berak prestatzen du, eskolako sukaldari handikoteak.