Libros y cuentos infantiles
Filtrar
ItxiBeste asko bezain aspergarria den egun batean, Aliziak lo hartu du eta Herrialde Miresgarrian sartuko da Untxi Zuriaren eskutik. Han, Sasidortoka, Bihotzetako Erregina, Cheshireko katua, Dukesa, Kapelagilea eta Martxoko Erbia ezagutuko ditu, beste hainbat fantasiazko pertsonaiaren artean.
Batzuetan inurriak nabaritzen zituen Ametsek sabelean. Ez zitzaion askotan gertatzen, ez; egun berezietan batez ere. Halako egun batean, Ekuadorretik etorritako lagunak etxera heldu eta inurriak Ametsen sabelean lanean hasiko dira berriro. Nola zen aitak esaten duen hitz arraro hori? Anfitri ...
Ikasturte berriarekin, animaliak berriro elkarrekin. Atarian, hainbat barraskilo jostakin.
Gelan, txerriak pintatzen ari dira, bazeneki zerekin…!
Jantokian, noski, saguek gazta dute atsegin.
Zatoz barraskilo, kirikino eta krokodiloekin!
Baliteke liburu honetako animalia bikoteak ezberdinak iruditzea, baina zerbait garrantzitsua partekatzen dute: espazio berean bizi dira, gauza berberak egiten dituzte edo neurri berbera dute.
Zergatik dago eskolako ate beltza beti itxita? Bai, bai, idazkaritza aurrean dagoena. Behin Jonek irekita ikusi zuen eta, haren atzean, eskailera batzuk aurkitu zituen.
Egunak argitu du baserrian eta inguruetan.
Nor ari da hain goizetik kukurrukuka?
Nor ari da poz-pozik zaunkaka?
Nor ari da euripean korroka?
Goazen bilatzera!
Animalien soinuak ezagutzeko liburu jostagarria.
Eguzkibar hiri ezin hobea zen, adeitasuna eta poza nagusi ziren lekua. Egun batean biztanle batek bilgarri bat lurrera bota zuen arte. «Bat baino ez da!», pentsatu zuen. Baina, pixkanaka, biztanleek jokabidea aldatu zuten, gainerakoekiko axolarik gabe jokatzen hasi ziren.
Kapa Orlegitxok basoa zeharkatu behar du, Rapunzelen jaira iritsiko bada. Baina pertsonaia asko eta asko agertuko zaizkio bidean: Piztia iletsua eta betiluna, hiru txerritxo arkitektogai harroputz, nabarmenkeriaz jotzen duen harpa sorgindua… Helburua duen dantzaldira heltzea lortuko ete du?
Besomotz, jaiotzez beso bat bestea baino laburragoa duen tximinotxo ausarta, bere eginahal guztiekin borrokatuko da tximino musuzurien lege krudel baten kontra. Lege horrek dioenez, haietako bat eroriz gero, besteek aurrera jarraitu behar dute hari lagundu gabe.
“Bost ziren, bost, ohean.
Haietako bat mugitu ostean,
Geratu zen, plost!, lurrean”.
Egin bultza untxi txikiei, egin kantu, egin kulunka.
Egun handia da Burgirentzat. Hainbeste gauza dago egiteko eskolan…!
Untxiaren etxean ez dago tokia sobera. Nola egingo du lo Burgik?