Libros y cuentos infantiles
Filtrar
ItxiMunduko herri guztien artean, martetarrek Villavernes bisitatzea erabaki dute. Pantxo, Teban eta Josezer bisita horren garrantziaz jabetzen diren bakarrak direla dirudi. Lagunak ziur daude, haiek pozik ez geratuz gero, planeta inbadituko dutela.
Hona hemen Kale Nagusia, bertako bizilagunak eta dendak.
Egunero bezala, Martxel Sudurluze gutunak banatzen ari da.
Lagunduko al diogu? Ikusi zenbat pakete duen banatzeko! Eskertuko du gure laguntza.
Mikelek lorategian aurkitu duen hari misteriotsu bati tira egiteko tentazioari ezin dio eutsi; ilargitik zintzilik dagoen haria da.
Pozaren pozez munduari bira ematea pentsatu du.
Liburu honetako animaliak beren ibilgailuetan joan-etorrian dabiltza klaxona jo eta jo! Bizikletaren txirrina, trenaren txilibitua, aspaldiko klaxon baten hotsa, suhiltzaileen kamioiaren turuta… Zenbat ezagutzen dituzu zuk? Ibilgailuen soinuak ezagutzeko liburu dibertigarria.
Nire ohe azpian bizi den maitagarria ez dago oso ondo gaur. Lanean ordezkatu egin beharko dut. Eta basoko erregearentzat jauregia eraiki, mahai azpian dagoen munstroari jaten eman, armairuko itzalarentzat kapa magikoa lortu... Ez da erraza izango!
Girlandak, puxikak eta tarta erraldoi bat daude.
Gonbidatuak iristerar daude.
Urtebetetze jairik dibertigarrienera etorri nahi al duzu?
Urtebetetze eguna gogoratzeko liburua.
Superheroiak izan ez arren, beren akats txiki eta guzti… AITAK BETI MAITAGARRIAK DIRA!
Gaur egungo aitak nolakoak diren adierazten digun albuma, umorez eta maitasunez osatua.
Animalia txikiak haurtzaindegira doaz, eta egunero dute abentura txikiren bat eta gatazkaren bat edo beste. Baina beti hor dago Kanguru andereñoa denak lasaitzeko, mimatzeko eta zaintzeko.
Hau bai urtebetetze festa! Markel jolastu eta jolastu dabil, jan eta jan, barre eta barre. Baina tartako kandelei putz egiteko orduan…, a zer-nolako nahaste-borrastea.
Egun osoa jolasean eman ondoren, neka-neka eginda gaude.
Pijama jantzi, ohean sartu eta bihar arte! Esateko unea da.
Gabon esateko modu dibertigarria da.
Nor dago harkaitzaren gainean orroka?
Eta nor dago adarretatik zintzilik?
–Nahi dudan bakarra da BAKE ETA ISILTASUN pixka bat! Untxik uste du erotu egingo dela Hartzen zurrungekin eta zuhaitzarenaldetik datorren etengabeko TOK!, TOK! horiekin. Agian Hartzek irakatsi ahal dio mundua bestelako modu batez begiratzen.