Libros infantiles con solapas
Filtrar
ItxiGaua iristen denean eta izarrak dir-dir jartzen direnean, azerikumeak gordelekutik ateratzen dira. «Ezetz ni harrapatu!». Rita txikiak erronka jo die gainerako animaliei hirian lasterketa dibertigarria egiteko. Lortuko ote dute harrapatzea?
Baserriko abereak lotarako prestatzen ari dira: txitatxoak plisti-plasta egiten du bainuontzian, ahatetxoak mokoa garbitzen du, behitxoak bere pijama gogokoena janzten du… azal-hegalak dituen liburua eta sorpresatxoak, lo goxo-goxo egiteko!
Munstrotxoak pozarren dabiltza Gau Beltzean denak ikaratzen. Alabaina, azkenerako logaletu dira, eta ohera doaz, zuzen-zuzen.
Ez joan, amatxo!
Beste besarkada bat nahi dut.
Zurekin joan nahi dut, aitatxo.
Aitarengandik eta amarengandik banantzen ere ikasi egiten da.
Liburu honetako protagonistek gurasoei agur esaten ohitu behar dute eskolara joaten direnean.
Giharrak, hezurrak, odol sistema edo nerbio sistema... Begiratu giza gorputzaren barrualdeari eta deskubritu haren sekretu guztiak formatu handiko liburu harrigarri honetan!
Gauero gauza bera gertatzen da umeei lotara joateko garaia iristen zaienean, baina bada alderik ere: batzuek ez dute jolasten amaitu, beste batzuek hotza edo gosea nabari dute, eta baten batek ohea peluxez beteta du.
Haritz handi baten ondotik igarotzen da gure erreka. Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzu hamaika sekretu daudela erreka polit honetan.
Zelai handi baten erdian dago gure zuhaitza. Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzu hamaika sekretu daudela zuhaitz honetan.
Haurrek barre asko egiten dute, eta soinu batzuekin askoz gehiago. Sakatu botoiak eta erreproduzitu barregura gehien ematen dizkietenak!
Haurtxoek barre asko egiten dute kuku jolasean. Nola jolasten den ikasi nahi duzu? Tira egin orrialdeetatik eta bilatu haurra non dagoen.
Igo zaitez hegazkinera, eta gozatu aireratzen, zerutik mundua ikusten eta lur hartzen. Fiuuu, fiuuu!