Libros infantiles con solapas
Filtrar
Itxi– Bazkaltzera, hartz txiki!
– Purea! Zer goxoa!
– Garbitu dituzu eskuak?
Liburu honetako protagonistek ohitura onak ikasiko dituzte otorduetarako.
Nor ari da papagaitxoarekin hizketan?
Eta nork zaintzen du moxal txikia?
Tira egin azal-hegaletatik eta aurkitu maskota maitagarriak.
Bizar luzeak, isatsa eta lau hanka ditu. Iletsua da eta urruma egiten du. Atzapar zorrotzak ditu. Ezetz asmatu zer maskota den!
-Eman eskua.
Ez! Nik bakarrik gurutzatu nahi dut.
-Errepidea oso arriskutsua da.
Liburu honetako protagonistak zerbait garrantzitsua ari dira ikasten: ezin daiteke beti ezetz esan.
Animalia txikiak haurtzaindegira doaz, eta egunero dute abentura txikiren bat eta gatazkaren bat edo beste. Baina beti hor dago Kanguru andereñoa denak lasaitzeko, mimatzeko eta zaintzeko.
Jostailuak, gurasoen arreta, janari gogokoena eta abar partekatzea ezinbesteko gaitasun emozionala da, eta umeek harreman sozialetan praktikan jarri behar dute.
Pixontzia erabili nahi, Kroko?
Ez, nahiago dut pixoihala, aita.
Ondo, geroago jesarriko zara.
Pixontzia erabiltzen ikasi egiten da. Liburu honetako protagonistak pixoihala alde batera utzi eta pixontzia erabiltzen ohituko dira.
Tomaxitaren etxea, txikia baina erosoa katuarekin bizitzeko txukun eta gozoa. Tomaxitak, ordea, lagun asko hartzen ditu etxean bakoitzari gela bat egiten dio ziztu batean eta, azkenean, berak utzi behar auzoa.
Igo zaitez traktorera! Gidatu bide lokaztuetan barrena, erein baratzean haziak, eta zoaz baserriko txoko guztietara. Tuku-tuku, ttur-ttur!
Bidaiariak, trenera! Igo zaitez trenera, eta gidatu maldan behera, tunelean zehar eta trenbidean aurrera. TRIKI-TRAKA, TRIKI-TRAKA! FIII
“Bost ziren, bost, ohean.
Haietako bat mugitu ostean,
Geratu zen, plost!, lurrean”.
Egin bultza untxi txikiei, egin kantu, egin kulunka.
Kale Nagusian zalaparta da nagusi gaur: Prima Pavlovak eta bere dantza eskolak lehen emanaldia eskaini behar dute.
Baina…, non daude protagonistak? Sartu, eta lagunduko al diogu aztarnaren bat topatzen?