Libros juveniles de 10 a 12 años
Filtrar
ItxiMartinek eta haren gurasoek bidaia bat egingo dute Cancunera, misterio bat argitzeko. Misterioaren muinean Madrilgo kodexa dago, maien aspaldi-aspaldiko liburu bat.
Oriol dut izena, baina etxean «mukitsu», «buruhandi», «aizak! », «arrautza oskol» eta «zure seme hori» esaten didate. Hori gutxi balitz, sekula ez dut zentimorik izaten. Arlote bat naiz, ez dakit ulertzen nauzuen, baina ez naiz gehiago izango.
Hannah gozotegiaz kezkatuta dago: ez dirudi negozioa martxan jartzen denik! Gainera, neskaren ama beti lanean dago eta orain ez dira askotan elkarrekin egoten.
Stella ebere arbaso baten etxaldera bidali dute bizitzera: Wilberforce Montgomery esploratzailearena izandako etxaldera. Toki exotikoa, animalia eta landare bitxien bizitokia.
Aneren bizikleta desagertu egin da. Norbaitek lapurtu dio. Batean zein bestean bilatzen aritu ondoren, Gobernuz Kanpoko Erakunde baten eskuetan dagoela jabetuko da. Baina beranduegi izango da. Erakundeak Afrikara bidali du, Gambiara.
Berriz ere zigortuta, Gizarteko etxeko lanak ez egiteagatik! Hau amorrua!
Aita agurtzean, pozaren pozez esan dit: «Asteburu bat zu gabe, azkenean! Jaio zinenetik, ez duzu behin ere huts egin!». Ama agurtzean, esan dit: «Ez zikindu familia txinatarraren etxea.
Stella bainuetxe hotel batean egonaldia egiten ari da, Withering-by-Sea izeneko kostaldeko herrian.
Opari bat egiten dugunean, gure barruko zatitxo bat ere oparitzen dugula esaten da. Oparietan gure izateko eraz, gure ametsez, gure nahiez ari gara. Paulok hamar urte beteko ditu, eta argi eta garbi adierazi die gurasoei urtebetetze egunerako zer nahi duen.
Gure ikasgelaren historian lehenbiziko aldiz, gu baino zaharragoak garaitu genituen futbolean.
Hannah oso pozik dago bere lagunekin, batez ere Miarekin, biak gozogintzazale amorratuak direlako. Baina Miaren lotsak eta besteekin beti atsegina izan beharrak bi lagunek gaizki pasatzea ekarriko dute. Bestalde, Hannahk Georgeri erabaki garrantzitsua hartzen lagunduko dio.
Stellaren hiru izebek Wakestone hirian ikastera bidali dute neskatoa. Gainera, neskentzako barnetegi ilun eta zorrotz batera bidali dute.Ikasturtea aurrera doala, Stellaren lagun berrietako bat desagertuko da, eta neskatoa haren bila hasiko da.