Novela juvenil
Filtrar
ItxiAsierrek bere anaia nagusia zuen lagunik handiena. Baina bakarrik geratuko da, anaia beste ikastetxe batera joaten denean. Gainera, etxe ondora etorriko diren bizilagun berriek, ez dute gauzak argitzen lagunduko.
Risky Suediara joango da oporretan. Han, bertako bi neska ezagutuko ditu, Ingrid eta Marjia, eta hauek sortzen dioten zirrararen eraginez pixka bat aztoratuta ibiliko da.
Lucasek bere urtebetetzean gurasoen oparitutako teleskopioa probatzea erabaki zuenean, ezin zuen imajinatu nolako ezustea izango zuen leihoaz bestalde.
Ainhoak 10 urte ditu eta ametsetan eginkizun zaila jaso du: Arrikruzko leize-zuloan dagoen lehoikumearen hezurdura bilatu eta amaren ondora eramatea, haren babesean egon dadin beti. Lan zaila Ainhoak eta haren lagun-taldeak hartzen dutena, inork ez baitie sinesten.
Haritzek garbi dauka: gaztea izatea lanbide krudela da. Zergatik da dena hain nahasia? Eta zergatik ezkutatu nahi diote gurasoek elkar maite ez dutela?
Ekain mutil bakartia da. Ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak dauzka, eta, gainera, oporretan eskolako idazlan nekagarri bat egin behar du, ikasturtea ondo bukatuko badu.
Anderrek nola edo hala bere alboan nahi du aitona Joxe. Etxean ikusi nahi du, lehen bezala, eta ez zaharren egoitzan, triste-triste. Gainera, laster pilota txapelketa jokatu behar du, eta aitona partiduak ikustera joatea gustatuko litzaioke mutikoari.
A zer bizimodu gogorra daraman Maxek! Bederatzi urte ditu, eta amak eta amonak ez diote begia gainetik kentzen ondo portatzen dela bermatzeko. Baina Max bazterrak nahasten ibiltzen da beti. Horrexegatik erabaki dute amak eta amonak diziplina behar duela gure protagonistak.
Mirarik, hamar urteko neskatila jatorrak, makina bat iseka eta mesprezu pairatu behar izan du txikia delako. Ikaskideek nahigabearen eta tristuraren pozoina sartu diote bihotzean.
Nahlaren gurasoak marokoarrak dira. Mboreren gurasoak, aldiz, are urrunago dagoen herrialde batetik etorri dira; Senegaletik, hain zuzen ere. Nahla eta Mbore lagun handiak egin dira. Orain auzo lasai batean bizi dira eta bertan denek ezagutzen dute elkar.
Bi ipuin biltzen ditu liburuak. Nire aita ezin izan nuen salbatu izenekoan, garai batean Euskal Herriko mendietan eta basoetan bizi ziren bidelapurren gorabeherak kontatzen zaizkigu.
Albiste bat heldu da Creyren belarrietara. Azkenean, etxera itzuli ahal izango da. Baina azpikeria baten erronkak zerumuga ilunduko du. Arriskuaren erdian, Euri-Egilearen esaldi misteriotsua entzuten da: «Gauza batzuk birritan egin daitezke, beste batzuk ez».