Libros y álbumes ilustrados
Filtrar
ItxiKezkasauro koitaduak denbora asko darama piknik zoragarri baterako planak egiten, urrunean hodei beltz handi bat datorren arren. Plan guztiak bertan behera utziko ditu edo, beti bezala, kezkatuegi dago?
Kevin koalak dena beti berdin egotea nahi du, GUZTIZ berdin. Baina egun batean ustekabea izan eta Kevinek ikusiko du bizitza DESBERDINA eta ZORAGARRIA izan daitekeela.
Liburu honetan, bost kontinenteetako hamabost ipuin aurkituko dituzu. Ez dira ipuin arruntak. Ez. Antzinako ipuinak dira guztiak, eta gaur arte iraun dute. Ipuinok mundua hobeto ulertzen eta ezagutzen lagunduko dizute.
New York, 1917. Txakurren talde batek katuen beste bati aurka egin dio: Ed bazter-nahasleak, txakur belarriluze batek, Kattuccinitarren klanari haien kroketak pozoitu izana leporatu dio. Xeherlock, bien artean bakea jarri nahian, kasua ikertzen ari da.
Zoo batean ezin dena ikusi, ez gauez ez egunez?
Lapurrak ere joaten dira, baina ez animaliak ikustera, baizik eta azerien antzera aritzera?
Leak, neskatila hegodun nimiñoak, egunen batean egunsentia ikustearekin amets egiten du, baina badaki bere hego txikiek ezin dutela eguzki izpirik ukitu; hori dela eta, egun argia saihesten du.
Betiko ipuinak haur txikien eskura. Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Gaur, dena gaizki ateratzen ari zaio Lehoitxoari! Haserre dago eta, dirudienez, inork ezin dio lagundu. Edo bera da laguntzen uzten ez dena?
Leila sorgin oso saiatua zen. Ia egiten zuen guztia ondo egiten zuen. Inongo tartarik onenak egin nahi zituen. Eta zergatik ez aurkeztu ba Tartarik Onenaren Sorgin Lehiaketa Paregabera?
Lore misteriotsua sortu da. Pertsona bakoitzak kolore desberdinekoa ikusten du eta, horren eraginez, guztien artean borroka sortzen da, bakoitzak bere ikuspegia dela zuzena uste baitu. Ez mundu mailako agintariak, ezta botanikariak ere ez dira ados jartzen.
Ongi etorri historiako lotarako libururik laburrenera! Bai, hamar hitz besterik ez ditu. Baina geldi!, gauza garrantzitsu asko egin behar dira irakurri aurretik.
Ohera joan aurretik, Aitotsok Potxolori tapakia ondo-ondo jarri dio ohean, baina gaur gauean, Potxolok ez du lo egiteko asmorik.
Aitotso nekatuta dago, gaur lan asko egin baitu. Baina horrela jarraitzen badu… otso basatiari deitu beharko dio!