Libro y álbum ilustrado infantil
Filtrar
ItxiEguzkibar hiri ezin hobea zen, adeitasuna eta poza nagusi ziren lekua. Egun batean biztanle batek bilgarri bat lurrera bota zuen arte. «Bat baino ez da!», pentsatu zuen. Baina, pixkanaka, biztanleek jokabidea aldatu zuten, gainerakoekiko axolarik gabe jokatzen hasi ziren.
Kapa Orlegitxok basoa zeharkatu behar du, Rapunzelen jaira iritsiko bada. Baina pertsonaia asko eta asko agertuko zaizkio bidean: Piztia iletsua eta betiluna, hiru txerritxo arkitektogai harroputz, nabarmenkeriaz jotzen duen harpa sorgindua… Helburua duen dantzaldira heltzea lortuko ete du?
Egun handia da Burgirentzat. Hainbeste gauza dago egiteko eskolan…!
Untxiaren etxean ez dago tokia sobera. Nola egingo du lo Burgik?
Burgik eztizko madalenak gogoko ditu.Gozo-gozo daude! Baina beste zerbait probatzera ausartuko al da?
Burgi basoko animalia guztiak ezagutzen ditu. Hala ere, gustatuko litzaioke lagun min bat izatea…
Istorio hau dinosauroei buruzkoa da. Beraz, zergatik agertzen da oilo bat azalean? Laster jakingo duzu…
Baliteke txikia izatea, baina ez naiz txakur inozo horietako bat. BENETAKO txakur arrunt bat izan nahi dut, lokatzetan saltoka eta makilen atzetik korrika ibiltzen diren horietakoa. Eta batez ere, ez dut na hi TTOTTO TTIKI deitzea!
Ned zalduntxoa oso jatorra da, eta beti esaten du “BAI” irribarrez.
Harik eta egun batean esaten duen arte… “EZ!”.
Joateko ordua da, baina inork ez du Hannah topatzen. Benetan entretenituta dabil parkean, makila eta beldar bila… Hostotzaren artean, babesleku sekretua eraiki du Izaki Iletsu Bitxiarentzat eta beretzat
Gauza misteriotsu batek lur hartu du Hartz eta Untxi bainatzen ari ziren aintziran. Alaitu ala kezkatu beharko lukete? Hontz txiki samurra da ala munstro gosetia?
Maren eta Aiert Txindokira joan dira Joanes artzainarekin.
Kasik igerian sentituko dira han.
Kasik hegan.
Elur jausi beldurgarri baten berri izango dute bertan.
Eta pintore itsuarena.
Eta izarrak edaten dituen Goliat txakurrarena…