Libro y álbum ilustrado infantil
Filtrar
ItxiOngi etorri Milaloreren aparteko lorategira! Mesedez, ez bidetik irten. Landare batzuek hortzak dituzte.
Harrikoskor taldearen galaxiarteko lehen partida Kretan jokatuko dute, zezen-estralurtarrak bizi diren planetan. Bicok eta taldeak inoiz ez dute erronka zailagorik izan. Okerrena da joko zelaia labirintoa dela, eta pauso bat eman orduko aldatzen dela.
Hemen, oso-oso haserre dagoen eta oso gaiztoa den munstro bat dago. Edo hori esaten du behintzat! Eta zu… zu ere munstroa al zara? Erakutsi egin beharko duzu orduan! Baina baliteke gero zu proban jarri izanagatik damutzea…
Musuak opari! Denentzako modukoak daude: txikitxoak edo erraldoiak, sudurrean edo oinetan, azkura egiten dutenak edo kili-kili egiten dutenak... Zein da zure gustukoena?
Badirudi Nasharen amak irribarrea galdu duela, eta neskatoak gustura egingo luke zerbait haren tristurarekin amaitzeko.
Teo patinetatik ziplo erori da, eta bere plan guztiak pikutara joan dira di-da batean. Orain ezin da futbolean ibili, eta Mila lagunaren jaira ere ezin joan... Umore txarreko errinozeroaren umore txarraz jarri eta halako gauzak berari bakarrik gertatzen zaizkiola pentsatu du.
Gaur, Amona Azenarioaren etxean dago Perrexil. Lorategitik paseatzen ari dela, txakur kaka dela uste duena zapaldu du, baina, a zer sorpresa! Kaka trikuarena da!
Nor da tximino indartsuena? Nor da ipurtargi lotiena? Eta olagarro musukatzaileena? Zabaldu ondo begiak, topatu liburuko ilustrazioen artean eta txundi zaitez amaierako ezusteko atseginarekin.
Horra, horra, gure Olentzero!
Eta horra, Napo, bere asto kutuna. Gabon gau magikoa iritsita, hainbat gertakari biziko dituzte biek. Ipuinen herrialdean hasiko dira, eta Euskal Herrian amaitu.
Bidaia horretan, ipuinetako pertsonaia ezagunak izango dituzte lagun.
Orion haurrari beldurra ematen diote liztorrek, munstroek, txabolek, ekaitzek, txakurrek, armiarmek, eta altuerak, baina beldur handiena ematen diona zerta da... ILUNTASUNA!
Otsokok ez du nahi INORK laguntzerik. Nagusia da, eta gai da dena egiteko BAKARRIK. Baina Artikoko gau hotzean galtzen denean, konturatzen da denok behar dugula lagun bat aldamenean.
Mendi goietan, bi panda gorri, Popo eta Ketu ahizpak, goxo-goxo eta bero-bero daude amaren maitasunean bilduta. Hitzeman dute beren zuhaitzetik gertu egongo direla eta beti zainduko dutela elkar. Baina hazi ahala, esploratzeko grina ere hazi egingo da.