Configurador de lecturas
Filtrar
ItxiEguna joan eta eguna etorri, Basilik ikaskideren bati eraso egiten dio jolastokian. Inor ez da ausartzen aurre egiten. Halako batean, ordea, ikasle berri bat iritsi da, eta Basilik burla egin dionean, begietara zuzen-zuzen begira, erantzun egin dio: ETA ZER?
Etxe handi batean, hartz handia bizi da, bakarrik. Etxe txiki batean, arratoitxo txikia bizi da, bakarrik. Oso gertu bizi diren arren, inoiz ez dute topo egin. «A zer bakardadea», kexatzen dira biak. Egun batean bizitzan aldaketa txiki bat egitea erabaki arte.
Arratsalde baketsu batean, soinu berezi bat entzun zen Zarauzko Santa Barbara mendian, eta geroxeago argi distiratsu itsugarri bat jaitsi zen ortzitik mendi gainera. Horrelaxe heldu ziren martetarrak Euskal Herrira ovni batean. Euskaldun bat eraman nahi zuten Martera.
Maitasun kontuak beti izaten dira emozioz koloreztatuak, arriskuz beteak, irristakorrak, kontraesanez kargatuak. Baina batez ere sentimenduz eta emozioz jantziak.
Itsasoko zomorroekin hobe da heziera onekoa izatea, ustekabean HOZKADA egin diezazukete eta!
Gustatzen al zaizkizu dinosauroak? Zure lagunak direla uste duzu? Agian iritzia aldatuko duzu liburu hau amaitzean!
Ba al zenekien animalia batzuek gustu nahiko bereziak dituztela? Ausartuko al zinateke zizare piruleta bat probatzen? Edo bare pastel bat? Edo sagu isatsak eskabetxean? Ahosabai zorrotzenentzako gozamena!
Gaua iristen denean eta izarrak dir-dir jartzen direnean, azerikumeak gordelekutik ateratzen dira. «Ezetz ni harrapatu!». Rita txikiak erronka jo die gainerako animaliei hirian lasterketa dibertigarria egiteko. Lortuko ote dute harrapatzea?
Xarpa katua ez da ezeren beldur. Ziur ezetz? Xarpak ez die beldurrik ez gaueko zaratei, ez itzal izugarriei.
Laura marrazkigile gazteak bost urte lehenago itxi gabe geratutako zauria sendatu beharra dauka. Dena bere izebaren opari bitxi bat jaso zuenean hasi zen: marrazki blok bat, itxuraz, etorkizuneko gertaerak iragartzeko ahalmena zuena.
Farrell baronesaren etxe handiko biztanleek alde egin dute, eta etxe beldurgarri hartako ezkutalekuren batean altxor bat ezkutaturik dago. Hura aurkitzea, ordea, ez da erraza izango, mamu bat zelatan dabilelako.