Configurador de lecturas
Filtrar
ItxiBaserriko abereak lotarako prestatzen ari dira: txitatxoak plisti-plasta egiten du bainuontzian, ahatetxoak mokoa garbitzen du, behitxoak bere pijama gogokoena janzten du… azal-hegalak dituen liburua eta sorpresatxoak, lo goxo-goxo egiteko!
Munstrotxoak pozarren dabiltza Gau Beltzean denak ikaratzen. Alabaina, azkenerako logaletu dira, eta ohera doaz, zuzen-zuzen.
Burgik apaintzeko zuhaitz perfektua bilatu nahi du. Besarkadak eta gabonetako magia lortzen lagunduko diozu?
Ordu txikitan idazten ari zela, lo seko gelditu zen Xabier. Ahots batzuek esnatu zuten bat-batean. Begiak ireki, eta galtzagorri batzuk ikusi zituen ingurumarian. Lau ziren guztira, bihurriak eta jostariak. Langile prestuak ere baziren, eta buru-belarri lagundu zioten Xabierri.
Albi balea ozeanoan barrena dabil hara eta hona, ur azpiko altxorrak bildu eta bildu. Baina nahiz eta gauza eder asko bildu, Albi ez da inoiz sentitzen guztiz ase.
Ba al liteke adiskidetasuna izatea, eta ez ondasunak, haren bihotza benetan kantuan jarriko duena?
Paradisua dirudien uharte batean, geko txiki batek izar bihurtu nahi du. Goldyk eguna antzezten ematen du, egunsentitik gauerdira arte. Baina osperako bidea bakartia eta bihurgunetsua izan daiteke...
Ez joan, amatxo!
Beste besarkada bat nahi dut.
Zurekin joan nahi dut, aitatxo.
Aitarengandik eta amarengandik banantzen ere ikasi egiten da.
Liburu honetako protagonistek gurasoei agur esaten ohitu behar dute eskolara joaten direnean.
Parvana hamaika urteko neska da eta Kabulen bizi da, Afganistango hiriburuan, talibanen gobernuaren garaian.
Gilenen gurasoek etxez aldatzea erabakitzean, haren bizitza zeharo aldatuko da egoera berrira egokitu beharko duelako, ikastetxe desberdinean eta beste lagun batzuekin.
Usaimen eta entzumen oso finak ditu Gixelak. Gauzak ukitzea asko gustatzen zaio. Haren liburuak puntutxoz beterik daude. Batzuetan triste egoten da. Ba al dakizu zergatik?
Giharrak, hezurrak, odol sistema edo nerbio sistema... Begiratu giza gorputzaren barrualdeari eta deskubritu haren sekretu guztiak formatu handiko liburu harrigarri honetan!
Ezagutu basoaren eta oihanaren hiztegia eta mugitu orrietako fitxak, animaliei etxera iristen laguntzeko.