Configurador de lecturas
Filtrar
ItxiLagundu oihaneko animalia txikiei etxerako bidea topatzen, orri bakoitzean fitxak irristatuz.
Aurtengo udan dena lehor dago: zerua beti urdin ageri da, belardiak hori daude, eta igerilekuak hutsik!
Alarma giroan, Junek euria egiteko teknika guztiak probatu ditu: gaizki kantatu du, marigorringoak eta tximeletak bilatu ditu, euritako bat ere margotu du…
Haritz handi baten ondotik igarotzen da gure erreka. Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzu hamaika sekretu daudela erreka polit honetan.
Zelai handi baten erdian dago gure zuhaitza. Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzu hamaika sekretu daudela zuhaitz honetan.
[—Nolanahi ere, Argiñe, badakit gauza hauek kontuz esatekoak direla, baina nik entzun dut zure aita ote den ama utzi duena, edo, horrelako zerbait. Zure aita bere lantegiko neskaren batekin liatu ote den edo, esaten dute kalean...]
Betiko ipuinak haur txikien eskura. Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Aixa lehen aldiz doa lagun baten etxera lo egitera.
Ama kezkatuta geratu da. Sentituko ote du Aixak bere falta? Bainatuko ote da? Ez zaio batere gustatzen eta!
Ondo afalduko ote du? Izango ote du lotarako bere pelutxe kutunena? Eta bitartean, Aixa…
Zoratu beharrean dabil Danel azkenaldian inondik ere ageri ez den kolore baten bila. Katuak ikusteko gai ez diren kolore baten atzetik. Kolorea ahoskatze hutsarekin, tripak orroka jartzen dizkizun kolore zaporetsua.
/*-->*/ /*-->*/ Hartz eta Hipo irabiaki gozoak prestatzen ari dira, eta bat-batean, zuku zurrusta irten da!
Haserresauroa ezin alaiago esnatu da, baina eguna okertzen joan zaio. Eta HASERRE jarri da, gero eta HASERREAGO…
Liburu honek argi erakusten digunez, zenbaitetan nahikoa da geure ikuspuntua aldatzea, egoerei buelta emateko
Liburu hau EZ da adarbakar bati buruzkoa. Tira... pixka bat bai. Baina adarbakar honek erabilera anitzeko adarra du, tresna txundigarriekin. Nik esango nuke adarra baino adar-tronpeta dela, adar-koilara, adar-puzgailua... Munduadarreko EZ-ADARBAKAR harrigarriena da!