Configurador de lecturas
Filtrar
ItxiHaurrek barre asko egiten dute, eta soinu batzuekin askoz gehiago. Sakatu botoiak eta erreproduzitu barregura gehien ematen dizkietenak!
Haurtxoek barre asko egiten dute kuku jolasean. Nola jolasten den ikasi nahi duzu? Tira egin orrialdeetatik eta bilatu haurra non dagoen.
Amaia unibertsitateko lehen mailako ikaslea da. Deustun ibiltzen da bere ikaskide eta lagunekin, bizimodu arrunta eginez. Halako batean, bere baitan eta bere inguruan egoera arraroak sumatzen hasiko da. Bizitza erabat aldatuko da.
Igo zaitez hegazkinera, eta gozatu aireratzen, zerutik mundua ikusten eta lur hartzen. Fiuuu, fiuuu!
Nor dago amilotxen familiari begira?
Eta nor dabil hipopotamoaren gainean?
Dragoiak antzinako ametsen iruditerian bezain presente daude gaur egun bideojoko, film eta telesailetan... Boteretsuak eta babesleak, naturarekiko eta miragarria denarekiko dugun lotura irudikatzen dute.
“Gasolindegiko neska zen. Gorputza manta zahar batean bilduta zeukan, dardara bizian. Hotzak ez ezik beldurrak eraginda, nik uste. Manta azpitik haren hanka biluziak agertzen ziren, Helenaren txapinak bistan geratuz.
Luisek, handitzen denean, Justizigile Hegalaria bezalako heroia izan nahi du. Horregatik, jantzi berezi bat eskatu du, kapa gorria eta turborreaktoredun botak dituena.
Iñakiri Nekane gustatzen zaio eta Nekaneri Iñaki, eta ez dute ezkutatzen hori egia dela. Baina Nekanek bi anaia gaizto dauzka: Kike eta Patxi. Hauek ez dute nahi Iñaki Nekanerekin ibiltzea eta, horregatik, susto handi bat eman nahi diote.
Detektibe Nobelaren Adiskideen Klubak Maria Mayo kontratatzen du Liburutegi Nazionalean “Topaketak krimenarekin” izenarekin egingo den hitzaldi zikloaren berri emateko. Baina jardunaldi batean hizlari baten hilketa saioa gertatzen da, Ernest Buck idazlearena.
Leoren lorategia eder-ederra dago, baina Hiporenak txukundu beharra du.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.