Configurador de lecturas
Filtrar
ItxiKatalinek gogoko du gauzak zenbatzea: eskuko hatzak, parkean ikusten dituen animaliak, supermerkatuko gaileta kaxak…
Eta edonon ikusten ditu formak: zirkuluak, karratuak, triangeluak…
Gainera, izugarri gustatzen zaio pinturak nahasi eta koloreekin jolastea.
Kezkasauro koitaduak denbora asko darama piknik zoragarri baterako planak egiten, urrunean hodei beltz handi bat datorren arren. Plan guztiak bertan behera utziko ditu edo, beti bezala, kezkatuegi dago?
Klaudia neska futbolzalea da, baina neskei futbolean jokatzen uzten ez dieten garaian bizi da.
Kevin koalak dena beti berdin egotea nahi du, GUZTIZ berdin. Baina egun batean ustekabea izan eta Kevinek ikusiko du bizitza DESBERDINA eta ZORAGARRIA izan daitekeela.
Zarafa, Etiopiatik Parisera eraman zuten lehen jirafaren izena da. Kuru mutiko etiopiarrak kontatuko digu animalia lepoluzearen historia harrigarria: harrapaketa, karabana, erasoak…
New York, 1917. Txakurren talde batek katuen beste bati aurka egin dio: Ed bazter-nahasleak, txakur belarriluze batek, Kattuccinitarren klanari haien kroketak pozoitu izana leporatu dio. Xeherlock, bien artean bakea jarri nahian, kasua ikertzen ari da.
Clearwater barnetegiko bigarren urteak zirraragarria izango dela dirudi. Metamorfikoek urtea emango dute gizakiekin bizikidetza lantzen. Baina itxuraz errazak diruditen zeregin praktikoek aurreikusi ezin diren gertaerak ekarriko dituzte.
Asierrek bere anaia nagusia zuen lagunik handiena. Baina bakarrik geratuko da, anaia beste ikastetxe batera joaten denean. Gainera, etxe ondora etorriko diren bizilagun berriek, ez dute gauzak argitzen lagunduko.
Hartzatxok, Sagutxok eta Txakurtxok oso gogoko dituzte ibilgailuak. Ezagutu haiekin batera zer zirraragarriak diren!
Jolas egiteko ordua! Lagundu Hartzatxori, Sagutxori eta Krokodilotxori eguneroko jolasetan eta ikusi zer izen duten haien jostailuek.