Configurador de lecturas
Filtrar
ItxiMateo haserre dabil eta muturluze doa: ahoa zabaltzen duenean, ateratzen zaio apoa, orroka eta korroka.
A zer bizimodu gogorra daraman Maxek! Bederatzi urte ditu, eta amak eta amonak ez diote begia gainetik kentzen ondo portatzen dela bermatzeko. Baina Max bazterrak nahasten ibiltzen da beti. Horrexegatik erabaki dute amak eta amonak diziplina behar duela gure protagonistak.
Ongi etorri Milaloreren aparteko lorategira! Mesedez, ez bidetik irten. Landare batzuek hortzak dituzte.
Harrikoskor taldearen galaxiarteko lehen partida Kretan jokatuko dute, zezen-estralurtarrak bizi diren planetan. Bicok eta taldeak inoiz ez dute erronka zailagorik izan. Okerrena da joko zelaia labirintoa dela, eta pauso bat eman orduko aldatzen dela.
Mirarik, hamar urteko neskatila jatorrak, makina bat iseka eta mesprezu pairatu behar izan du txikia delako. Ikaskideek nahigabearen eta tristuraren pozoina sartu diote bihotzean.
Kontuz, irakurle! Ipuin hau ez dugu idatzi zuri ideia bihurriak emateko, gero. Ez horixe!
Beraz, zuk ez egin horrelakorik, oso, oso, oso beharrezkoa ez bada, behintzat.
Hemen, oso-oso haserre dagoen eta oso gaiztoa den munstro bat dago. Edo hori esaten du behintzat! Eta zu… zu ere munstroa al zara? Erakutsi egin beharko duzu orduan! Baina baliteke gero zu proban jarri izanagatik damutzea…
Hona hemen munstro izugarri normal eta arrunt baten istorioa. Albaceten bizi da, hango negu hotzak asko gustatzen zaizkiolako. Udan berorik egingo ez balu... Antartikan pentsatu ere ez zuen egingo.
Fikziozko izakiak izan, nahiz zirkuko fenomenoak izan, munstroek munduaren ametsak eta amesgaiztoak izan dira mendeetan zehar. Liburu honek munstro mota asko ezagutaraziko dizkizu, hala nola mitologikoak (Medusa) edo eskandinaviar mitologiako Hræsvelg, XIX.
Musuak opari! Denentzako modukoak daude: txikitxoak edo erraldoiak, sudurrean edo oinetan, azkura egiten dutenak edo kili-kili egiten dutenak... Zein da zure gustukoena?
Maitasun musua paaapaaagaioarena, edo paaapogorriarena edo pooottokarena.
Baina norentzat ote musurik handiena?
-Eman eskua.
Ez! Nik bakarrik gurutzatu nahi dut.
-Errepidea oso arriskutsua da.
Liburu honetako protagonistak zerbait garrantzitsua ari dira ikasten: ezin daiteke beti ezetz esan.