Filtrar
CerrarTigre galdu egin da basoan! Elaia esploratzaile txikiaren laguntzarekin, habitat ugari pasatuko dituzte globoan, haren etxea, jungla, eta ama topatzeko. Egin zuk ere munduan zeharreko bidaia hau haiekin batera!
Gabonetako iratxoen herrian, etengabe elurra ari du. Kolore biziak dituzten etxeetan, epelean, iratxo lanpetuak atsedenik gabe lanean ari dira. Altxatu azal-hegalak eta ikusi nola prestatzen duten Gabon gaua!
Haritz handi-handi baten adar hostotsuetan, gurasoekin batera, Aiza izeneko hosto neskatila bat bizi da. Negua datorrenean, basoko bizimodua aldatu eta babes bila abiatzeko unea iritsiko da. Baina Aiza oso zoriontsu da zuhaitzean, eta gurasoek ere alde egindakoan Aizak ez du joan nahi.
Jolasten hasi orduko lehian hasten dira Ali eta Eli untxiak. Beti. Oraingoan, bizilagun ahateekin. Lur gainean untxiak dira nagusi, baina zer gertatuko da urmaelean?
GRRR! Otso basatiari ez zaizkio Eguberriak gustatzen. Zergatik ote? Bada, inoiz ere oparirik ekartzen ez diotelako! Baina aurten hori guztiz aldatuko dela erabaki du, Ipar Polora joatea erabaki du, Bizarzuriren etxera, berea dena eskatzera.
Urratsez urrats, Warrenen hotel ibiltariak ospe handia lortu du. Bere ostalariekin herrialde harrigarrietara bidaiatzen du, baina egun batean lurrera eroriko da baso inguruetan. Nola pentsatuko zuen inork Worrin izeneko iruzurti batek erorikoa aprobetxatuko zuela eraikinaz jabetzeko?
Bai lasaia eta atsegina Senadi Lokartuko bizimodua! Han, Atalanta itsas zaldiz ibiltzen da, botilako mezuak biltzen ditu, lagunak bisitatzen ditu, hondartzan ibiltzen da eta bere egunerokoan idazten du.
Maindik beste erronka handi bati egin beharko dio aurre, benetako MAITAGARRI izan nahi badu. Baina bete beharreko desirak hasieran uste baino askoz zailagoak dira beti azkenerako.
Asmatuko ote zenuke iratxo txiki bati fardela aldatzen? Munstro lerde jario bat garbitzen? Eta troll bati liburua irakurtzen? Hala bada, Mirari Museoko kide izan zaitezke Safira Sparksekin batera. Izan ere, orain Mirari Museoko kontserbatzaile albokoa da, eta agintean dago egun oso batez!
Familiarekin ospatzen ari da Anartz bere urtebetetzea, eta opariak jaso bitartean hasida zalaparta.
Zalaparta ikaragarria ospakizunean parte hartu duen bakoitzak esaten diolako Anartzi handitan zer izan beharko lukeen.
Baina, asmatuko al dute Anartzek benetan zer nahi duen?
En Warren és el jove propietari d’un hotel fantàstic ambulant. Viatja amb els seus hostes per destinacions fascinants fins que un dia s’encalla enmig d’un bosc misteriós. Compte, perquè algú podria aprofitar aquest contratemps per apoderarse de l’edifici!