Liburu hau zabaldu aurretik, hartu arnasa eta eutsi. Hiru..., bi..., bat... eta murgil zaitez!
Nor da tximino indartsuena? Nor da ipurtargi lotiena? Eta olagarro musukatzaileena? Zabaldu ondo begiak, topatu liburuko ilustrazioen artean eta txundi zaitez amaierako ezusteko atseginarekin.
Musuak opari! Denentzako modukoak daude: txikitxoak edo erraldoiak, sudurrean edo oinetan, azkura egiten dutenak edo kili-kili egiten dutenak... Zein da zure gustukoena?
Supersaurioak lehen bizikleta estreinatuko du, txirrindularitzako lasterketan parte hartzeko justu garaiz. Hala ere, behin eta berriz bizikleta gainean jarri arren, beti lurrean amaitzen du. Etsi egingo ote du ala lortuko du txirrindularitzako lasterketara joatea eta helmuga gurutzatzea?
Material para o alumnado