Libro y álbum ilustrado infantil
Filtrar
CerrarBurgik apaintzeko zuhaitz perfektua bilatu nahi du. Besarkadak eta gabonetako magia lortzen lagunduko diozu?
Ordu txikitan idazten ari zela, lo seko gelditu zen Xabier. Ahots batzuek esnatu zuten bat-batean. Begiak ireki, eta galtzagorri batzuk ikusi zituen ingurumarian. Lau ziren guztira, bihurriak eta jostariak. Langile prestuak ere baziren, eta buru-belarri lagundu zioten Xabierri.
Nork eskatu ditu baserriko ogi mamitsuak? Eta marrubi zaporetsuak? Banaketa hastera doa! Gastoni eta dendariei lagundu nahi?
Albi balea ozeanoan barrena dabil hara eta hona, ur azpiko altxorrak bildu eta bildu. Baina nahiz eta gauza eder asko bildu, Albi ez da inoiz sentitzen guztiz ase.
Ba al liteke adiskidetasuna izatea, eta ez ondasunak, haren bihotza benetan kantuan jarriko duena?
Paradisua dirudien uharte batean, geko txiki batek izar bihurtu nahi du. Goldyk eguna antzezten ematen du, egunsentitik gauerdira arte. Baina osperako bidea bakartia eta bihurgunetsua izan daiteke...
Usaimen eta entzumen oso finak ditu Gixelak. Gauzak ukitzea asko gustatzen zaio. Haren liburuak puntutxoz beterik daude. Batzuetan triste egoten da. Ba al dakizu zergatik?
Aurtengo udan dena lehor dago: zerua beti urdin ageri da, belardiak hori daude, eta igerilekuak hutsik!
Alarma giroan, Junek euria egiteko teknika guztiak probatu ditu: gaizki kantatu du, marigorringoak eta tximeletak bilatu ditu, euritako bat ere margotu du…
Haritz handi baten ondotik igarotzen da gure erreka. Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzu hamaika sekretu daudela erreka polit honetan.
Zelai handi baten erdian dago gure zuhaitza. Arretaz begiratuz gero, ikusiko duzu hamaika sekretu daudela zuhaitz honetan.
En Gustau és un fantasma tímid que el que més desitja és tenir amics. Per això convida un munt de monstres a la festa del Dia dels Morts.
Betiko ipuinak haur txikien eskura. Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.