Libros y álbumes ilustrados
Filtrar
CerrarJakomintxo zintzoa da, atsegina, adimentsua... Gehiegi maite dugu? Ezta pentsatu ere! Jakomintxo maitagarria da.
Hain handia den talde baten erdian txikia izateak buruko min handiak eragin ditzake. Nahiz eta hazteko pazientzia izan behar duzula behin eta berriro errepikatu! Baina, batzuetan, egoera zailenek sorpresa izugarria izaten dute atzean.
Gau batean, Otso jaunak bere ate aurrean saski batean abandonatuta utzi duten untxia topatu du. Hurrengo egunean bazkaltzeko ezin hobea... baina… ene!
Txikia da eta oso argal dago! Otso jaunak gizendu, zaindu eta arreta eman beharko dio kosk egin aurretik.
Atsegina da gozo gustagarria hartzera gonbidatzen zaituena. Atsegina da besteekin jolas egiten duena.
Col·lecció de contes protagonitzats per dos amics, en Pol i la Laia, que presenten històries senzilles i emotives amb textos (en lletra de pal i lletra lligada) en què s’incrementa progressivament la dificultat lectora incorporant paraules amb les lletres que els nens i nenes van aprenent.
Egun bikaina da bustialdia hartzeko! Eguzkia diz-diz dago zeru goian eta Marc, haren arreba eta aita lehenengoak iritsi dira igerilekura. Baina gozatzeko prest daudenean, txikiak esaldi beldurgarria bota du: «Kaka egin nahi dut!». A zer dilema... Lortuko ote du bainurako garaiz iristea?
Paulek kale izkinan ezagutu duen mimo bati lagundu nahi dio artista sentiarazten, aurpegiko kolore zuri-beltz eta sudur gorritik haratago, bizitzak eskaintzen dituen mila koloretara zabaltzen. Helburu horrekin, oparitxoak eskainiko dizkio artistari eta abentura ezberdinetan murgilduko da.
Bat-batean kanporatuta geratu nahi ez badute, Pedrusco-ko neska-mutilek bi taldekide gehiago lortu beharko dituzte.
Bi katagorri kaskagogor dira Zirilo eta Brux, eta lehian ari dira, sari berezi-berezi bat nork lortuko: sasoiko azken pinaburua. Edozertarako prest daude!
Katalinek gogoko du gauzak zenbatzea: eskuko hatzak, parkean ikusten dituen animaliak, supermerkatuko gaileta kaxak…
Eta edonon ikusten ditu formak: zirkuluak, karratuak, triangeluak…
Gainera, izugarri gustatzen zaio pinturak nahasi eta koloreekin jolastea.
Kezkasauro koitaduak denbora asko darama piknik zoragarri baterako planak egiten, urrunean hodei beltz handi bat datorren arren. Plan guztiak bertan behera utziko ditu edo, beti bezala, kezkatuegi dago?