Libros y álbumes ilustrados
Filtrar
CerrarBetiko ipuinak haur txikien eskura. Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak. Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaintzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Zebratxoa beti dago denei laguntzeko prest. Baina zer gertatuko da laguntza behar duenean?
Zero foka izotzezko lurraldean bizi da bere lagunekin. Baina beti estu eta larri dabil, izan ere besteekiko ezberdina egiten duen zerbait du... Bere lagunak baino askoz astunagoa sentitzen da, motelagoa, eta baldarragoa. Tamalez, batzuetan baztertua ere.
Villavernes herrian bisitari ikaragarriak izango dituzte. Zonbiak dira, eta ez dirudi inor konturatu denik. Pantxo, Teban eta Josezer lagunek badakite hildako biziak arriskutsuak izan daitezkeela.
Argik zooan paseoa egin du amarekin, animaliei begira: guztiek dute zerbait berezi eta zoragarri egiten dituena. Baina txakurtxoak ez du beregan ikusten gainerakoengan ikusten duen ezaugarririk. Amaren laguntzarekin ulertuko du berak ere badituela paregabe eta berezi egiten duten ezaugarriak.
Haritz handi-handi baten adar hostotsuetan, gurasoekin batera, Aiza izeneko hosto neskatila bat bizi da. Negua datorrenean, basoko bizimodua aldatu eta babes bila abiatzeko unea iritsiko da. Baina Aiza oso zoriontsu da zuhaitzean, eta gurasoek ere alde egindakoan Aizak ez du joan nahi.
Jolasten hasi orduko lehian hasten dira Ali eta Eli untxiak. Beti. Oraingoan, bizilagun ahateekin. Lur gainean untxiak dira nagusi, baina zer gertatuko da urmaelean?
Eskolan, Anana puntazorrotzaren goxotasunaz ohartuko dira lagunak.
Asmatuko ote zenuke iratxo txiki bati fardela aldatzen? Munstro lerde jario bat garbitzen? Eta troll bati liburua irakurtzen? Hala bada, Mirari Museoko kide izan zaitezke Safira Sparksekin batera. Izan ere, orain Mirari Museoko kontserbatzaile albokoa da, eta agintean dago egun oso batez!
Maindik beste erronka handi bati egin beharko dio aurre, benetako MAITAGARRI izan nahi badu. Baina bete beharreko desirak hasieran uste baino askoz zailagoak dira beti azkenerako.