Libros especiales
Filtrar
CerrarGaua iristen denean eta izarrak dir-dir jartzen direnean, azerikumeak gordelekutik ateratzen dira. «Ezetz ni harrapatu!». Rita txikiak erronka jo die gainerako animaliei hirian lasterketa dibertigarria egiteko. Lortuko ote dute harrapatzea?
Xarpa katua ez da ezeren beldur. Ziur ezetz? Xarpak ez die beldurrik ez gaueko zaratei, ez itzal izugarriei.
Baserriko abereak lotarako prestatzen ari dira: txitatxoak plisti-plasta egiten du bainuontzian, ahatetxoak mokoa garbitzen du, behitxoak bere pijama gogokoena janzten du… azal-hegalak dituen liburua eta sorpresatxoak, lo goxo-goxo egiteko!
Munstrotxoak pozarren dabiltza Gau Beltzean denak ikaratzen. Alabaina, azkenerako logaletu dira, eta ohera doaz, zuzen-zuzen.
Ez joan, amatxo!
Beste besarkada bat nahi dut.
Zurekin joan nahi dut, aitatxo.
Aitarengandik eta amarengandik banantzen ere ikasi egiten da.
Liburu honetako protagonistek gurasoei agur esaten ohitu behar dute eskolara joaten direnean.
Ezagutu basoaren eta oihanaren hiztegia eta mugitu orrietako fitxak, animaliei etxera iristen laguntzeko.
Lagundu oihaneko animalia txikiei etxerako bidea topatzen, orri bakoitzean fitxak irristatuz.
/*-->*/ /*-->*/ Hartz eta Hipo irabiaki gozoak prestatzen ari dira, eta bat-batean, zuku zurrusta irten da!
Haurrek barre asko egiten dute, eta soinu batzuekin askoz gehiago. Sakatu botoiak eta erreproduzitu barregura gehien ematen dizkietenak!
Haurtxoek barre asko egiten dute kuku jolasean. Nola jolasten den ikasi nahi duzu? Tira egin orrialdeetatik eta bilatu haurra non dagoen.
Igo zaitez hegazkinera, eta gozatu aireratzen, zerutik mundua ikusten eta lur hartzen. Fiuuu, fiuuu!