Libros especiales
Filtrar
CerrarGaua da kanpoan. Gu lo gauden bitartean, esna daude animalia asko. Entzun ditzakezu? Adi bazaude, entzungo dituzu. Arreta pixka bat jarri behar da, besterik ez. Nahi duzu ikusi?
Erne belarriak! Entzun zertan ari diren parkean bizi diren animaliak. Hor kanpoan, mundu oso bat duzu esploratzeko! Animatzen zara?
GRRR! Otso basatiari ez zaizkio Eguberriak gustatzen. Zergatik ote? Bada, inoiz ere oparirik ekartzen ez diotelako! Baina aurten hori guztiz aldatuko dela erabaki du, Ipar Polora joatea erabaki du, Bizarzuriren etxera, berea dena eskatzera.
Erdu, zatoz ezagutzera iratxo bihurri eta kukumarruak, pop-up liburu honekin deskubritzera eta jolastera. Nork jaten ditu hurrak galtzerdi barruan ezkutatuta? Nork esnatzen ditu bizilagunak artistaren musikaz? Iratxo bihurriak dabiltza pop-up dibertigarri honen orrietan! Topatuko dituzu?