Libros infantiles en euskera
Filtrar
CerrarTigre galdu egin da basoan! Elaia esploratzaile txikiaren laguntzarekin, habitat ugari pasatuko dituzte globoan, haren etxea, jungla, eta ama topatzeko. Egin zuk ere munduan zeharreko bidaia hau haiekin batera!
Segituan hasten da negarrez Tipula, horixe du berezko joera.
Lotsatzeak eta tomatea bezala gorritzeak ez dauka ezer txarrik.
Familiarekin ospatzen ari da Anartz bere urtebetetzea, eta opariak jaso ondoren hasi da zalaparta. Zergatik? Ba, ospakizunean dauden
guzti-guztiek esaten diotelako Anartzi handitan zer izan beharko lukeen.
Entziklopedia tematiko txiki honetan, ikusizko hiztegi zabala ikasteaz gain, beste zenbait bitxikeria ikasi daitezke: ortzadarra nola sortzen
den, izar usoak zer osagai dituen, espazioan nola jaten den edo ilargia nork zapaldu zuen lehenengo
Ai ene! Eskolako ume guztiek barizela dute! Ondo-ondo sendatzeko, pikor guztiak aurkitu beharra dago. Lagunduko al didazu zenbatzen?
Honezkero badakizu zenbatzen, ezta?
BEJONDEIZULA! Liburu honetan, GAUZA asko dituzu zenbatzeko: baleak, ostadarra, euliak, tronpetak…
Baina bada baldintza BAT: ASKO jota BAT arte zenbatu beharko duzu. Ez pentsa gutxi denik! Eta ez baduzu hala uste, begira, begira…
Behin batean, bazen... Gea herensugea istorio bat kontatu nahian dabil, baina burrunba handia dago eta ez zaio ezer ongi ateratzen! Ai, ai, ai... Horrela jarraituz gero, sekulako kasketaldia izango dugu.
Manor etxaldean matxinada piztear dago.
Gizakiak dira haien etsaiak!
Animalia guztiak berdinak dira!
«Adarbakarrak? EZ DA halakorik», esaten diotenean ezin du sinetsi. Baina agertzen badira liburuetan eta filmetan! Argi dago, frogak aurkitu beharko ditu benetakoak direla ziurtatzeko.
—Txupetea nahi dut, Amatxo! —Jolaserako ez duzu behar. — Ondo. Baina lo egiteko emango didazu?
Liburu honetako protagonistek txupetea uzten ikasi behar dute.
Baina lehendabizi prestatu egin behar da.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaitzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.