Libros infantiles en euskera
Filtrar
CerrarKontuz, irakurle! Ipuin hau ez dugu idatzi zuri ideia bihurriak emateko, gero. Ez horixe!
Beraz, zuk ez egin horrelakorik, oso, oso, oso beharrezkoa ez bada, behintzat.
Hemen, oso-oso haserre dagoen eta oso gaiztoa den munstro bat dago. Edo hori esaten du behintzat! Eta zu… zu ere munstroa al zara? Erakutsi egin beharko duzu orduan! Baina baliteke gero zu proban jarri izanagatik damutzea…
Hona hemen munstro izugarri normal eta arrunt baten istorioa. Albaceten bizi da, hango negu hotzak asko gustatzen zaizkiolako. Udan berorik egingo ez balu... Antartikan pentsatu ere ez zuen egingo.
Musuak opari! Denentzako modukoak daude: txikitxoak edo erraldoiak, sudurrean edo oinetan, azkura egiten dutenak edo kili-kili egiten dutenak... Zein da zure gustukoena?
Maitasun musua paaapaaagaioarena, edo paaapogorriarena edo pooottokarena.
Baina norentzat ote musurik handiena?
-Eman eskua.
Ez! Nik bakarrik gurutzatu nahi dut.
-Errepidea oso arriskutsua da.
Liburu honetako protagonistak zerbait garrantzitsua ari dira ikasten: ezin daiteke beti ezetz esan.
Badirudi Nasharen amak irribarrea galdu duela, eta neskatoak gustura egingo luke zerbait haren tristurarekin amaitzeko.
Behin batean ZERBAIT bitxia agertu zen basoan, saguak, igelak, azeriak eta hartzak «NIREA DA!» esan zuten. Baina NORENA DA benetan?
Teo patinetatik ziplo erori da, eta bere plan guztiak pikutara joan dira di-da batean. Orain ezin da futbolean ibili, eta Mila lagunaren jaira ere ezin joan... Umore txarreko errinozeroaren umore txarraz jarri eta halako gauzak berari bakarrik gertatzen zaizkiola pentsatu du.
Orain dela gutxi martetar bat iritsi zen Luzioren etxera, eta badirudi gelditzeko etorri zela. Horixe esan zioten, behintzat. Martetarrari, ez dakienez berak bakarrik ezertxo ere egiten, jaten eman behar zaio, eta bainatu, besteak beste.
Gaur, Amona Azenarioaren etxean dago Perrexil. Lorategitik paseatzen ari dela, txakur kaka dela uste duena zapaldu du, baina, a zer sorpresa! Kaka trikuarena da!
Begiratu ispiluari eta atera mihia igel saltaria bazina bezala, edo ilundu bekozkoa haserretuta, hartza bazina bezala! Umeek imitazioaren bidez ezagutuko dituzte emozioak: poza, tristura, beldurra, urduritasuna eta askoz gehiago.