Libros infantiles en euskera
Filtrar
CerrarNola lortu zuen bere argia ipurtargiak? Zergatik ditu zebrak marrak? Zein da arrain hegalariak hegan egitearen arrazoia? Zein momentutan hasi zen txakurra hezurrak lurperatzen? Nola sortu zen oilarraren gandorra? Nola lortu zuen barraskiloak bere etxea?
Pixontzia erabili nahi, Kroko?
Ez, nahiago dut pixoihala, aita.
Ondo, geroago jesarriko zara.
Pixontzia erabiltzen ikasi egiten da. Liburu honetako protagonistak pixoihala alde batera utzi eta pixontzia erabiltzen ohituko dira.
Sope eta Lana deitzen dira nire gurasoak. Lur deitzen naiz ni, eta Bizkor gure txakurra. Bidaiari porrokatuak gara. Behin, beste planeta batera joateko aukeratuak izan ginen, eta abentura handiak bizi izan genituen hango bazterrak esploratuz.
Oraindik ere badaude gaztelu handietan bizi diren printzesak. Liburu honetan horietako bat ezagutu eta bere gaztelua bisitatzeko aukera izango dugu.
Renata piano jotzailea da bere amak artista handia izatea nahi duelako, baina ingelesa ereikasten du, eta lorezaintza ikasten du... Eginkizun asko dauzka eta, horregatik, lagunekin jolasteko astirik ez dauka! Harik eta, jakina, Renata egun batez lo dagoenean jolasten hasi arte, gauean!
Safira Sparks munstro ehizan tradizio luzea duen familiako kidea da, nahiz eta inoiz ez duten batere ehizatu... Hori dela eta, lehenengoa izan nahi du, Munstro Izugarrien Ehizarako Taldean sartzeko. Safiraren lagun Jasper koldarrak lagunduko dio munstroak topatzen eta haiei aurre egiten.
Sagua ibaian behera abiatu da lagun bati bisita egiteko asmoz, eta, patxada osoz arraunean dabilela, zenbait habitat ikusiko ditu helmugara iritsi bitartean. Animatzen al zara zu ere?
Saguak erabaki du: aurten, kostaldean igaroko ditu oporrak.
Bere urtebetetze egunean, ziztu bizian jaiki zen Malik ohetik, aitari eskatua zionkoloretako argidun patinetea oparitu ote zion jakin nahirik. Patinetearen ordez, ordea, sagu bat aurkitu zuen gosariko katiluan eta berebiziko ezustea hartu zuen Malikek. Nor zen sagu hura?
Gertakizun beldurgarri bat jazo da Parisen: Magali sagutxoa desagertu egin da! Eta, harekin batera, auzoko sagu guztiak. Xeherlock eta bizilagunak ikertzen hasi dira buru-belarri.
Sanson hiriko detektibe ospetsuena da, eta gaurko honetan, badirudi bere kemen eta ikerketarako trebetasun guztia beharko dituela bezeroek galdutako gauzen eta familiako kideen arrastoari jarraitzeko.
Detektibe ospetsu eta saiatuenak ere noizean behin atseden bat behar duenez, Sanson arrantza egitera joan da. Iujuuuu! Alabaina, arrantza egun hori ere ikerketa saio bihurtuko da azkenerako.