Libros infantiles en euskera
Filtrar
CerrarLoreak ipintzeko erabiliko da? Beharbada plater bat da. Edo bainuontzi bat. Satortxoak bakarrik daki traste hau zertarako den. Baina, orain, larri dabil, bere kontuetan, denok dauzkagun zereginetan…
Villavernes herrian bisitari ikaragarriak izango dituzte. Zonbiak dira, eta ez dirudi inor konturatu denik. Pantxo, Teban eta Josezer lagunek badakite hildako biziak arriskutsuak izan daitezkeela.
Ai ene! Eskolako ume guztiek barizela dute! Ondo-ondo sendatzeko, pikor guztiak aurkitu beharra dago. Lagunduko al didazu zenbatzen?
Honezkero badakizu zenbatzen, ezta?
BEJONDEIZULA! Liburu honetan, GAUZA asko dituzu zenbatzeko: baleak, ostadarra, euliak, tronpetak…
Baina bada baldintza BAT: ASKO jota BAT arte zenbatu beharko duzu. Ez pentsa gutxi denik! Eta ez baduzu hala uste, begira, begira…
Behin batean, bazen... Gea herensugea istorio bat kontatu nahian dabil, baina burrunba handia dago eta ez zaio ezer ongi ateratzen! Ai, ai, ai... Horrela jarraituz gero, sekulako kasketaldia izango dugu.
Manor etxaldean matxinada piztear dago.
Gizakiak dira haien etsaiak!
Animalia guztiak berdinak dira!
—Txupetea nahi dut, Amatxo! —Jolaserako ez duzu behar. — Ondo. Baina lo egiteko emango didazu?
Liburu honetako protagonistek txupetea uzten ikasi behar dute.
Baina lehendabizi prestatu egin behar da.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Bukaeran ipuinaren bertsio luzeago bat eskaitzen da eduki eta xehetasun gehiagorekin.
Oso dibertigarria da animalien soinuak egitea, baina Sagutxoren aitatxo ez da oso ona horretan. Eskerrak hortxe dagoen Sagutxo, beti laguntzeko prest! Jolas egiteko eta animalien ahotsak ezagutzeko soinudun liburua.
Uda amaitzeko zorian dago, baina Martinak sorpresa bat dauka Bioletarentzat: altxor ezkutu bat erakutsi nahi dio. Kontua da kostaldetik urruti samar dagoela eta itsasoak marea arriskutsuak dituela, ausardia eta ausarkeria bereizi behar direla…
Inork ez ditu ipuinak altzeak baino hobeto kontatzen. Baina gau batean, bere familiarekin batera suaren epelean eserita, altzeari ez zaio burura etortzen lehendik kontatu ez duen ipuinik. Ipuin-liburu bat behar du. Edo beharbada denek behar dutena liburutegi bat da.
Amatxok alde egin zuenean, guztia betiko aldatu zen. Amaren hutsunea sentitzea etengabe buru gainean hodei beltz bat izatearen edo itsaso erdian igerian aritu eta itsasertzera iristea sekula ez lortzearen parekoa da. Nola jarraitu aurrera?