Libros infantiles en euskera
Filtrar
CerrarJune mundu errealetik isolatuta hazi da eta bere heziketa argi dagoen patuaren araberakoa izan da: Totem printzesa bihurtzea, betiko bere Animaliari lotutakoa. Baina besteek bere aldetik zer espero duten jakiten duenean, Junek bere intuizioak esaten dionari jarraitzea erabakiko du…
Alexandrian, K.a. 45. urtean.
Klehoipatrak hala aginduta, Xeherlock eta haren lagunak sekulako altxor baten bila abiatu dira. Piramideen labirintoetan barneratuko dira, non izaki arriskutsuak baitaude.
Azal gogorreko edizio berezia orri zabalgarri batekin.
Igo zaitez traktorera! Gidatu bide lokaztuetan barrena, erein baratzean haziak, eta zoaz baserriko txoko guztietara. Tuku-tuku, ttur-ttur!
Bidaiariak, trenera! Igo zaitez trenera, eta gidatu maldan behera, tunelean zehar eta trenbidean aurrera. TRIKI-TRAKA, TRIKI-TRAKA! FIII
Ttantto pilota bat da, eskuz jokatzeko pilota. Gozoetan bizi da eta bertako pilotalekuan igarotzen ditu ordu gehienak. Pilota partidu asko daramatza bizkarrean, eta zahartzen ere ari da gizarajoa.
Karlotari txikia izatea gogaikarria iruditzen zaio eta arazo handiak ekartzen dizkio; baina plan bikaina du! Bere helburua: ikasturtea errepikatzea tamaina bertsuko ikaskideekin egoteko. Ahaleginak eta bi eginda ere, ikasle ona baita, ez ditu azterketak suspenditzen.
Bero egiten du, baina Kimuk nahiago du tximeleten atzetik korrika eta haiekin jolasean ibili lagunekin uretara sartu baino. Iseka egiten diote lagunek, baina berdin dio; Kimuk ez du haien beharrik, aski baitu tximeletekin.
Zirku Mundiala erre egin da eta Kiki, bertako txinpantzea, ihesi joan da kaleetan zehar, klinika bateko ateak ikusten dituen arte. Barrura sartu eta han hasten da Kikiren esperientzia berria. Eneko, operatuta dagoen mutiko baten gelan ezkutatzen da.
Ba al dakizu triku batentzako oparirik okerrena zein den? Edo nola lortzen duten lehoien ile-apaintzaileek ihes egitea? Esan dezakezu zergatik ez dagoen barraskilo hanburgesarik? Presta zaitez txiste bilduma handia izateko; behin eta berriz kontatuko dituzu.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Xiberrentzat astelehenak asteko egunik kutunenak dira, gozoenak. Izan ere, egun horretan jantokian txokolatezko pastela hartzen baitute. Josunek berak prestatzen du, eskolako sukaldari handikoteak.