Libros juveniles en euskera
Filtrar
CerrarJonek berri triste bat jasotzen du bere hamargarren urtebetetzean. Hugo, bere lagunik kutunena, hiltzear dago ospitalean.
Horaciok hamahiru urte ditu eta une zaila igarotzen ari da. Gurasoak bereizi egin dira eta institutuan iseka egiten diote ikaskideek. Uda gogorra du aurrean, aitak udalekuetara bidali nahi duelako. Berak, ordea, ez du aurreko urteko esperientzia errepikatu nahi.
Mikeli Iker anaia urtegian ito zitzaionetik, etxeko txakurrak itotako anaiaren izenean hitz egiten dio. Baina mutikoari inork ez dio sinesten hildako anaiak txakurraren bidez hitz egiten dionik. Mikel, horregatik, helduekin beti haserre biziko da.
Ni ere hemengoa naiz, ama ere bai, aita baita ere hemengoa omen da, baina nik oraindik ez dakit zein demonio den ama eta biok bakarrik utzi gintuen pertsonajea. Amak esan zidanez herrikoa eta Pako baino gazteagoa. Nik asko ezagutzen dudan bat izango da. Horregatik ez didate esan nahi.
Martinek eta haren gurasoek bidaia bat egingo dute Cancunera, misterio bat argitzeko. Misterioaren muinean Madrilgo kodexa dago, maien aspaldi-aspaldiko liburu bat.
Nire ikastetxean hamazazpi andereño daude, eta erotuta dagoen bat. Nire izena Blas da. Bosgarren mailakoa naiz eta gure ikasgela yoga, baratzea eta kuxinak dauzkana da. Nire andereñoa Nadiel da eta erotuta dagoena da. Beraz, hau ohiz kanpoko istorio bat da: nire ikastetxeko eguneroko bizitza.
XVIII. mendean europarrak izenik gabeko bidegabekeria bat egiten ari ziren: gizaki afrikarrak hartu eta Amerikara eraman, han plantazioen jabeek lanerako esklabo moduan eros zitzaten.
Hannah gozotegiaz kezkatuta dago: ez dirudi negozioa martxan jartzen denik! Gainera, neskaren ama beti lanean dago eta orain ez dira askotan elkarrekin egoten.
Aita agurtzean, pozaren pozez esan dit: «Asteburu bat zu gabe, azkenean! Jaio zinenetik, ez duzu behin ere huts egin!». Ama agurtzean, esan dit: «Ez zikindu familia txinatarraren etxea.
Armiarmak arazotan sartzeko ohitura txarra du. Ausartegia da eta, borroka baten ondoren, institututik kanporatu dute.
Gure ikasgelaren historian lehenbiziko aldiz, gu baino zaharragoak garaitu genituen futbolean.
Hannah oso pozik dago bere lagunekin, batez ere Miarekin, biak gozogintzazale amorratuak direlako. Baina Miaren lotsak eta besteekin beti atsegina izan beharrak bi lagunek gaizki pasatzea ekarriko dute. Bestalde, Hannahk Georgeri erabaki garrantzitsua hartzen lagunduko dio.