Libros y cuentos infantiles
Filtrar
ItxiBere urtebetetze egunean, ziztu bizian jaiki zen Malik ohetik, aitari eskatua zionkoloretako argidun patinetea oparitu ote zion jakin nahirik. Patinetearen ordez, ordea, sagu bat aurkitu zuen gosariko katiluan eta berebiziko ezustea hartu zuen Malikek. Nor zen sagu hura?
Gertakizun beldurgarri bat jazo da Parisen: Magali sagutxoa desagertu egin da! Eta, harekin batera, auzoko sagu guztiak. Xeherlock eta bizilagunak ikertzen hasi dira buru-belarri.
Sanson hiriko detektibe ospetsuena da, eta gaurko honetan, badirudi bere kemen eta ikerketarako trebetasun guztia beharko dituela bezeroek galdutako gauzen eta familiako kideen arrastoari jarraitzeko.
Detektibe ospetsu eta saiatuenak ere noizean behin atseden bat behar duenez, Sanson arrantza egitera joan da. Iujuuuu! Alabaina, arrantza egun hori ere ikerketa saio bihurtuko da azkenerako.
Nork esan zuen mamuak gazteluetan soilik bizi direla? Santurtziko mamuak herri erdi-erdian bizi dira, parkean eta jendez inguratuta.
Karameluak onak dira zenbaitetan gure saminak eta ezinak goxatzeko. Batzuetan, ordea, karameluen gozoa ez da aski izaten gure zalantzazko egun triste eta ilunak alaitzeko eta argitzeko.
Oso gaztea izan arren, Sherlock Shator gai da edozein misterio argitzeko, batez ere lagunen laguntzarekin. Baina oraingoan, jolasean dabiltzala, Unax untxia kobazulo ilun eta arriskutsu batean desagertu zaie. Non egongo ote da? Hau larrialdia, hau estutasuna!
Saglana, bost urteko neskatila, Siberiako etxalde bakarti batean bizi da aitona-amonekin.
Aitona itsuak Siberiako abestiak eta ohiturak erakutsi dizkio. Eta animalia basatiak, hartzak eta otsoak, mantsotzen.
Aelys sirenak ontzi bat ikusten duen lehen aldian liluratuta geratuko da. Umetatik entzun du gizakiei buruz hitz egiten, baina inoiz ez zuen imajinatu haiekin topo egin zezakeenik. Sirenen Kontseiluak arriskua susmatzen du ontzia aurkitzean eta erabaki izugarri bat hartuko du.
Harrikoskortarrek partida erabakigarria izango dute Epikon, planetarik magikoenean. Truko guztiak dakizkien sorgin eta azti talde bati aurre egingo diote eta, gainera, euren adiskidetasuna probatuko duen borroka egin beharko dute. Nork izan behar du taldeburu berria?
Talok dena planifikatu nahi izaten du; Lilik, ez. Talori aurreikustea gustatzen zaio; Lilikk gauzak beti gerorako uzten ditu. Hala ere, biak lagun minak dira. Beraz, Lili negu luzeari aurre egiteko janaririk gabe geratutakoan, Talok lagundu egingo dio.