Libros y cuentos infantiles
Filtrar
ItxiBero egiten du, baina Kimuk nahiago du tximeleten atzetik korrika eta haiekin jolasean ibili lagunekin uretara sartu baino. Iseka egiten diote lagunek, baina berdin dio; Kimuk ez du haien beharrik, aski baitu tximeletekin.
Zirku Mundiala erre egin da eta Kiki, bertako txinpantzea, ihesi joan da kaleetan zehar, klinika bateko ateak ikusten dituen arte. Barrura sartu eta han hasten da Kikiren esperientzia berria. Eneko, operatuta dagoen mutiko baten gelan ezkutatzen da.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.
Xiberrentzat astelehenak asteko egunik kutunenak dira, gozoenak. Izan ere, egun horretan jantokian txokolatezko pastela hartzen baitute. Josunek berak prestatzen du, eskolako sukaldari handikoteak.
Hitzekin eta haur baten begiekin Txominek bere mundua erakutsiko digu: etxea, kalea, eskola… eta toki guztietan lagunak egingo ditu.
Orrialde garbigarriak eta ertz biribilduak dituzten txikienentzako liburu bereziak dira. Hitzekin eta haur baten begiekin Txominek “bere mundua” erakutsiko digu: etxea, kalea... eta toki guztietan lagunak egingo ditu.
Zentzumenak oso garrantzitsuak dira Txominen egunerokoan.
Begiekin, belarriekin, sudurrarekin, mihiarekin eta eskuekin inguratzen duen mundua ezagutzeko aukera du.
Izan ere, gauza pila ditu bere inguruan ezagutzeko!
Bizitza osoan izaten dugu lagun gure gorputza. Horrexegatik, oso garrantzitsua da ezagutzea, eta zaintzen eta mimatzen ikastea. Txominek berea erakutsiko digu burutik hasi eta oinetaraino!
Txominek egunero-egunero gauza berberak egiten ditu: jaiki, gosaldu, komunera joan, hortzak garbitu, goizean arropak jantzi eta gauean erantzi… Jolas egiteko liburu honekin izugarri gozatuko duzue etxeko txikienekin.
Orrialde garbigarriak eta ertz biribilduak dituzten txikienentzako liburu bereziak dira. Hitzekin eta haur baten begiekin Txominek “bere mundua” erakutsiko digu: etxea, kalea... eta toki guztietan lagunak egingo ditu.
Txomini izugarri gustatzen zaizkio ibilgailuak. Bizkorrak: suhiltzaileen kamioia eta poliziaren autoa; mantsoak: traktorea eta zabor-bilketako kamioia adibidez; baina baita maizago ikusten ditugunak ere: autoak edo motorrak. Den-denak gustatzen zaizkio!
Gaur, Txominek Dinosauroen Museoa bisitatuko du gurasoekin. Dinosauroei buruz den-dena jakin nahi du! Han, arkeologoen lana eta animalia zirraragarri haiek nolakoak ziren ikusiko du. Etxean, Katalinekin eta Alirekin batera egingo du jolas benetako dinosauroak balira bezala. Grrr!