Libros y cuentos infantiles
Filtrar
ItxiZebratxoa beti dago denei laguntzeko prest. Baina zer gertatuko da laguntza behar duenean?
Liburu honetako animaliei behatu eta entzuteaz gain, zenbatu egin dezakezu zenbat aldiz egiten duten zaunka, marru, bee, irrintzi... Gogoan hartzeko gai izango al zara?
Astindu gorputza eta ikasi zenbakiak, hamar munstro jostarirekin batera. ZENBATU!
Zero foka izotzezko lurraldean bizi da bere lagunekin. Baina beti estu eta larri dabil, izan ere besteekiko ezberdina egiten duen zerbait du... Bere lagunak baino askoz astunagoa sentitzen da, motelagoa, eta baldarragoa. Tamalez, batzuetan baztertua ere.
Martetarrak 1969an etorri ziren lehenengo aldiz Zarautzera. Orain, 2019an, 50. urteurrena ospatu nahi dute, 10.000 martetar txiki 500 espazio-ontzitan ekarriz eta Zarauzko etxeetan ostatu hartuz. Horrez gain, beste lau ama-ontzi erraldoi ekarriko dituzte, Zarautz munduko hiriburu bihurtuz.
Argik zooan paseoa egin du amarekin, animaliei begira: guztiek dute zerbait berezi eta zoragarri egiten dituena. Baina txakurtxoak ez du beregan ikusten gainerakoengan ikusten duen ezaugarririk. Amaren laguntzarekin ulertuko du berak ere badituela paregabe eta berezi egiten duten ezaugarriak.
Ezagutzen dugun unibertsoko gauzarik berezienetakoa da giza burmuina, baina oraindik ere asko geratzen zaigu hari buruz ezagutzeko.
Nondik datoz pentsamenduak? Zergatik amets egiten dugu? Azken hamar edo hamabi mila urteetan zergatik bihurtu dira gure burmuinak % 10 txikiagoak?
Lord Gothek GOTHSTOCK izeneko musika-emanaldi zirraragarria prestatu du. Gutxi izango dira hori bezain ikusgarriak.
Adur BETI zegoen kezkatuta. Kezka eragiten zioten lagunik gabeko galtzerdiek, katagorri gaiztoek, askatutako lokarriek… Baina kezkarik handiena HAIZEAK eragiten zion.Adurrek Maia ezagutu zuen, eta lagunak egin ziren. Maiak ez zion beldurra EZERI.
Maren eta Aiert Aralarrera itzuli dira, baina oraingoan Joanes artzainarekin joan beharrean, eskolako lagunekin joan dira. Eta beldurra gertutik ezagutuko dute. Eta zer den laino artean galtzea. Eta ikaratzea. Edo kobazuloan herensuge bat agertzea…
Frantziako haur abesti batetik abiatuta, liburu honek haraneko animalia guztiak elefantearen aztarnen atzetik dabiltzan bitartean izutzen dituzten hiru krokodilo basati aurkezten ditu.
Betiko ipuinak haur txikienen eskura.
Testuak laburrak eta adierazkorrak dira, eta marrazkiak gaur egungoak eta esanguratsuak.