Libros especiales
Filtrar
ItxiJai handia ari dira egiten Afrikako oihanean. Errege lehoia erritmoa jartzen ari da, zebra txikia danborra jotzen ari da eta tximinoa zoriontsua da tam-tamaren soinuarekin. Egingo al duzu bat animaliekin?
Erritmoa galdu gabe, gozatu musikadun liburu honekin.
Nork uzten ditu aztarnak elurretan?
Eta nor dabil iceberg azpitik igeri?
– Zaldiko maldikoan ibili nahi dut!
– Ez, orain ezingo duzu, ba.
Eta alferrik ari zara garrasika.
Batzuetan, zaila da zer sentitzen dugun adieraztea. Liburu honetako protagonistek emozioak kontrolatzen ikasiko dute.
Zer sentitzen duzu gaur?
Haserre nago!
Irrist egiten duten leihoekin eta emozioen gurpilarekin!
Emozioak izendatzeko eta ulertzeko liburua.
Itsasoko zomorroekin hobe da heziera onekoa izatea, ustekabean HOZKADA egin diezazukete eta!
Gustatzen al zaizkizu dinosauroak? Zure lagunak direla uste duzu? Agian iritzia aldatuko duzu liburu hau amaitzean!
Ba al zenekien animalia batzuek gustu nahiko bereziak dituztela? Ausartuko al zinateke zizare piruleta bat probatzen? Edo bare pastel bat? Edo sagu isatsak eskabetxean? Ahosabai zorrotzenentzako gozamena!
Gaua iristen denean eta izarrak dir-dir jartzen direnean, azerikumeak gordelekutik ateratzen dira. «Ezetz ni harrapatu!». Rita txikiak erronka jo die gainerako animaliei hirian lasterketa dibertigarria egiteko. Lortuko ote dute harrapatzea?
Xarpa katua ez da ezeren beldur. Ziur ezetz? Xarpak ez die beldurrik ez gaueko zaratei, ez itzal izugarriei.
Baserriko abereak lotarako prestatzen ari dira: txitatxoak plisti-plasta egiten du bainuontzian, ahatetxoak mokoa garbitzen du, behitxoak bere pijama gogokoena janzten du… azal-hegalak dituen liburua eta sorpresatxoak, lo goxo-goxo egiteko!
Munstrotxoak pozarren dabiltza Gau Beltzean denak ikaratzen. Alabaina, azkenerako logaletu dira, eta ohera doaz, zuzen-zuzen.