Libros especiales
Filtrar
ItxiBizar luzeak, isatsa eta lau hanka ditu. Iletsua da eta urruma egiten du. Atzapar zorrotzak ditu. Ezetz asmatu zer maskota den!
Maitasun musua paaapaaagaioarena, edo paaapogorriarena edo pooottokarena.
Baina norentzat ote musurik handiena?
-Eman eskua.
Ez! Nik bakarrik gurutzatu nahi dut.
-Errepidea oso arriskutsua da.
Liburu honetako protagonistak zerbait garrantzitsua ari dira ikasten: ezin daiteke beti ezetz esan.
Behin batean ZERBAIT bitxia agertu zen basoan, saguak, igelak, azeriak eta hartzak «NIREA DA!» esan zuten. Baina NORENA DA benetan?
Begiratu ispiluari eta atera mihia igel saltaria bazina bezala, edo ilundu bekozkoa haserretuta, hartza bazina bezala! Umeek imitazioaren bidez ezagutuko dituzte emozioak: poza, tristura, beldurra, urduritasuna eta askoz gehiago.
Liburu hau zabaldu aurretik, hartu arnasa eta eutsi. Hiru..., bi..., bat... eta murgil zaitez!
Pixontzia erabili nahi, Kroko?
Ez, nahiago dut pixoihala, aita.
Ondo, geroago jesarriko zara.
Pixontzia erabiltzen ikasi egiten da. Liburu honetako protagonistak pixoihala alde batera utzi eta pixontzia erabiltzen ohituko dira.
Igo zaitez traktorera! Gidatu bide lokaztuetan barrena, erein baratzean haziak, eta zoaz baserriko txoko guztietara. Tuku-tuku, ttur-ttur!
Bidaiariak, trenera! Igo zaitez trenera, eta gidatu maldan behera, tunelean zehar eta trenbidean aurrera. TRIKI-TRAKA, TRIKI-TRAKA! FIII
Liburu honetako animaliei behatu eta entzuteaz gain, zenbatu egin dezakezu zenbat aldiz egiten duten zaunka, marru, bee, irrintzi... Gogoan hartzeko gai izango al zara?
Frantziako haur abesti batetik abiatuta, liburu honek haraneko animalia guztiak elefantearen aztarnen atzetik dabiltzan bitartean izutzen dituzten hiru krokodilo basati aurkezten ditu.